Krisialdiak jotako enpresak berregituratu eta bultzatzeko Laguntza-Programa (Bideratu Berria)

LABURPENA
Titulua:
Krisialdiak jotako enpresak berregituratu eta bultzatzeko Laguntza-Programa (Bideratu Berria)
Xedea:

Krisialdiak jotako enpresak berregituratu eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dituen uztailaren 29ko 158/2014  Dekretua eta hura garatzen duen aginduan jasotako laguntzetarako 2015eko deialdia argitaratzea. Laguntza horiek gerora itzuli beharreko aurrerakin modura emango dira.

Diru kopurua:
3.000.000, 00 €
Deialdiaren araudia:
  • Ebazpena, 2015ko apirilaren 22koa (BOPV Zk. 77/2015)
    , krisi egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzen 2014ko ekitaldiko deialdiaren berri ematen duena.
Araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Deialdia egiten duen organoa:
Industria Sailburuordetza
Erakunde erabakigarria:
Eusko Jaurlaritza
Egitura atal ebazlea:
Industria eta Energia Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

INDUSTRIA GARATZEKO ZUZENDARITZA

Donostia kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945018267  Helbide elektronikoa: g-etxabe@euskadi.eus

Telefono bidezko arreta:

INDUSTRIA GARATZEKO ZUZENDARITZA

Donostia kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945018267  Helbide elektronikoa: g-etxabe@euskadi.eus

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

INDUSTRIA GARATZEKO ZUZENDARITZA

Donostia kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945018267  Helbide elektronikoa: g-etxabe@euskadi.eus

Itzuli

INDUSTRIA GARATZEKO ZUZENDARITZA

Donostia kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945018267  Helbide elektronikoa: g-etxabe@euskadi.eus

Krisialdiak jotako enpresak berregituratu eta bultzatzeko Laguntza-Programa (Bideratu Berria)

Krisialdiak jotako enpresak berregituratu eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dituen uztailaren 29ko 158/2014  Dekretua eta hura garatzen duen aginduan jasotako laguntzetarako 2015eko deialdia argitaratzea. Laguntza horiek gerora itzuli beharreko aurrerakin modura emango dira.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Onuradunak:

Laguntza ekonomikoak jaso ahal izateko, eskatzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:


a) Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.


b) Erauzteko, eraldatzeko, ekoizteko eta beren ekoizpen-prozesuarekin lotutako zerbitzu teknikoetako jardueretan (produktuari zein prozesuari lotutakoak) diharduen industria-enpresa izatea, baita informazio- eta komunikazio-gizartearen arloko jardueretan ere.

 

c) Enpresa txiki edo ertaina izatea (ETE), betiere, 2003ko maiatzaren 6ko Batzordearen 2003/361/EE Gomendioan, enpresa txiki eta ertainak zehazteari buruzkoak, ezarritako irizpideen arabera. Hala bada, enpresa txiki edo ertaintzat joko dira baldintza hauek betetzen dituztenak:

- 250 langile baino gutxiago izatea.

- Urteko negozio bolumena gehienez 50 milioi eurokoa izatea edo bestela, urteko balantze orokorra 43 milioi eurokoa izatea.

- Enpresa beste enpresa batzuekin elkartuta edo haiekin lotuta badago, horrela sortutako enpresa-taldeak bete beharko ditu aurreko betebehar horiek.

d) Laguntza eskatzen den aurreko bi ekitaldietan ondorengo egoeraren bat izatea, gutxienez:
– Ekitaldi bakoitzean, batez beste, erabilitako langilene batez besteko kopurua 40tik gorakoa izatea.
– Aktiboko partiden guztizkoa 1,5 milioi euro gainditzea.
– Urteko negozio-zifraren zenbateko garbiak 3,0 milioi euro gainditzea.

 

 e) Krisiak jota egotea, bere finantza-baliabide bidez edo akzionistak zein hartzekodunak emateko prest dauden baliabideekin bidez enpresak ezin dituelako galerak estali eta, kanpoko esku-hartzerik ezean, galera horiek epe labur edo ertainean desagerpen-ekonomikora

eramango dutelako.

1.- Enpresa bat krisi-egoeran dagoela esango dugu baldin eta Krisialdiak Jotako Enpresen Salbamendu eta Berregituratzeen Estatuko Laguntzei buruzko Batasuneko Jarraibideek ( 2004/C 244/02) aurreikusitako arabera , enpresa txiki edo ertain bat krisiak jota dagoela ulertuko da ondoko hiru irizpideetako bat betetzen badu:

 

I) bazkideek erantzukizun mugatua duten sozietate bat izanik, sinatutako kapitalaren erdia baino gehiago desagertu bada, eta kapital horren laurdena baino gehiago galdu bada azken hamabi hilabeteotan, edo

 

II) erantzukizun mugagabea duen sozietatea izanik, sozietate horren berezko funtsen erdia baino gehiago desagertu bada, sozietatearen liburuetan azaltzen denaren arabera, eta funtsen laurdena baino gehiago galdu bada azken hamabi hilabeteotan, edo

 

III) enpresa mota guztiei dagokienez, lehiaketa-prozeduraren eraginpean hartzeko baldintza guztiak betetzen badituzte.

 

 

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

 

Krisiak jotako enpresek epe ertain eta luzera bideragarritasuna berrezartzeko egindako berregituratze-planen barruan, industria- eta finantza-arloa berregituratzeko eta bultzatzeko neurriak gauzatzea sustatuko da.

 

PRESTAZIOA
Dotazioa:
3.000.000, 00 €
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • - Berregituraketa Plan bat, berregituraketa eta bultzatzeko neurriak jasoz, aplikatu beharreko finantza eta industria neurrien deskribapen xehearekin eta guztiaren kostua eta gauzatzeko epea. Ikus Dekretuaren 11.2. artikulua.

     

    Halaber, honako dokumentu hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

     

    a) Enpresa eraketa-eskrituraren fotokopia, eta hala badagokio, enpresa horrek izandako aldaketena.

     

    b) Identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.

     

    c) Eskatzailearen ordezkatze-ahalordearen fotokopia.

     

    d) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta izatearen egiaztagiria.

     

    e) Zerga-betebeharrak beteta izatearen egiaztagiria.

     

    f) Azken bi ekitaldietako Urteko Kontu Ikuskatuen fotokopia; horiek izan ezean, Sozietate Zergaren azkeneko bi aitorpenak.

     

    g) Erantzukizun-aitorpena, enpresaren aktiboak osatzen dituzten ondasunak edo eskubideak zehazten dituena,  ekoizpen-prosezuari lotuta dauden edo ez gorabehera, eta balorazio-irizpide orokorren araberako balioespen eguneratua jasotzen duena, bai eta haien karga zehaztapena ere.

     

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2015/04/28 - 2015/10/31
Aurkezteko epe-muga:

Informazio hau orientagarria da soilik, eta, beraz, ez ditu ez ordezten ez aldatzen hainbat administrazio-prozedura arautzen dituzten xedapen arauemaileak; horren ondorioz, ez du sorraraziko berariazko Araudian jasota ez dagoen eskubiderik edo betebeharrik.

 TRAMITAZIOA

 Jaurlaritzaren Kontseiluak abala emateko oniritzia emango du eta haren zenbatekoa zehaztuko, eta, horretarako, gehienez hiru hilabeteko epea izango du, eskatutako dokumentazio guztia jaso eta hurrengo egunetik aurrera; horrekin batera, zehaztu egingo ditu abalaren gehieneko zenbatekoa, epea eta beste baldintza batzuk, baldin eta baleude, eta aplikatuko den Europako araudia eta finkatuko du. Industria garatzeko zuzendariak egingo du abala emateko jakinarazpena, aipatutako epean.

 

 

 

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.