17. Kontu Publikoak berrorekatzea.

Ekintza Bukatuta
IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

  1. Gehiegizko defizita zuzentzea.
  2. Epe ertainean (2013) aurrekontu-oreka lortzea egiturari dagokionez.

Aurrekariak

Eusko Jaurlaritzaren egungo ibilbidearen hasierak bat egin du euskal ekonomia atzerapenean sartzeak ekarritako krisiaren une gogorrenarekin.

Krisi honek eragin nabarmenak ekarri ditu jarduera ekonomikora eta enplegura, baina baita kontu publikoetara ere, Kontzertu Ekonomikoa berrezarri zenetik diru-bilketaren beherakadarik handiena bizi izan baitugu. Beherakada horrek aurrekontu publikoak desorekatu eta defizit kezkagarria sorrarazi du.

Eusko Jaurlaritzak ekonomia-politika aldatu behar izan du, eskaria jaistearen (bai barrukoa, bai kanpokoa) eta enpresek eta familiek kredituak eskuratzeko dituzten zailtasunen ondorioz, bai eta lanpostu-kopuruak eta diru-bilketak behera egin izanaren ondorioz ere.

Saila

Ogasuna eta Finantzak; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

Administrazio Orokorreko sail guztiak, erakunde autonomoak eta sozietate publikoak.

Eraginak

Araudian eragina

Hartutako politika ekonomikoko erabakiak dagozkien ekitaldietako aurrekontu-legeetan islatuko dira.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Jarduerak eragin zuzena du Eusko Jaurlaritzaren jarduera guztietan, izan ere, berroreka planak finantza-estalkia ematen die aurrekontuei.

a) Diru-sarreren eta gastuen neurri zuzentzaileak Zerga-politikaren bi alderdietan esku hartuko dute:

1. Gastuari eustea, batez ere ohiko gastuei dagokienez. (Ikusi politika honen justifikazioa).

2. Diru-sarrerak berreskuratzea. Urteko batez besteko hazkunde tasa % 7,6koa izatea espero da 2010-2013 aldirako.

b) Neurri zuzentzaileen eraginaren zenbatespena: diru-sarreren bilakaerari eta gastuei dagokienez hartutako konpromisoak

 

2010

2011

2012

2013

1. BPG nominala

68.045

70.085

72.852

76.023

BENETAKO ERAGIKETAK

 

 

 

 

2. Ohiko diru-sarrerak

8.018

8.657

9.284

10.001

3. Ohiko gastuak

8.550

8.636

8.808

9.072

4. (2-3) AURREZPENA

-532

21

476

928

6. Kapitaleko diru-sarrerak

249

461

472

339

7. Kapital-gastuak

1.549

1.849

2.077

2.218

8=(7-6). KFEG

1.300

1.388

1.605

1.879

10=(4-8) Kap (+) Finantz. Beh. (-)

-1.832

-1.367

-1.129

-950

FINANTZA-ERAGIKETAK

 

 

 

 

12. Baliabideak

2.048

1.617

1.409

1.260

13. Enpleguak

216

250

280

310

14=(2+6+12). Sarrerak, guztira

10.315

10.735

11.165

11.600

14=(2+6+12). Gastu osoa

10.315

10.735

11.165

11.600

16=(14-15). Aldea

0

0

0

0

5=(4/1*100). Aurrezpena/BPG

-0,78

0,03

0,65

1,22

9=(8/1*100). KEG/BPG

1,91

1,98

2,20

2,47

11=(10/1*100). Defizita/BPG

-2,69

-1,95

-1,55

-1,25

 

Beheko taulan ikus daitekeen gisara, 2010 ekitaldia itxi ondoren nabarmen hobetu dira 2010eko emaitzak. Aurrezpen gordina, batez ere, 532 milioitik 181 milioira igaro baita.

Kapitalaren Eratze Gordina (KEG) arinki hobetu da (1.326 milioi, aurreikusitako 1.300 milioiren aldean) eta finantzazio-beharra ere nabarmen jaitsi da (1.832 milioitik 1.507 milioira, hau da, % 18ko hobekuntza izan da)

 

Egiaztatutako datuak: EAEko ADMINISTRAZIO OROKORRA ETA BESTE ADMINISTRAZIO BATZUK

(Milioi euro)

2008

2009

2010 (aurreikuspena)

2009/2008

(% )

2010/2009

(% )

Ohiko diru-sarrerak

8.351

7.410

8.368

-11,27%

12,93%

Ohiko gastuak

7.788

8.600

8.549

10,43%

-0,60%

AURREKONTU-AURREZPEN GORDINA (1)

563

-1.191

-181

-311,51%

-84,80%

Kapital diru-sarrerak

85

94

197

10,78%

-110,00%

Kapital-gastuak

1.242

1.411

1.523

13,62%

7,95%

KAPITAL ERAGIKETEN SALDOA (2)

-1.157

-1.317

-1.326

13,83%

0,68%

FINANTZAZ KANPOKO AURREKONTU DEF/SUP (1) + (2)

-594

-2.508

-1.507

322,05%

-39,90%

FINANTZA AKTIBOEN SALDOA

-57

-212

-96

272,71%

-54,68%

FINANTZA PASIBOEN ALDAKUNTZA GARBIA

23

1.350

1.769

5.735,93%

31,05%

 

 

 

 

 

 

FINANTZAZ KANPOKO AURREKONTU DEF/SUP 

-594

-2.508

-1.507

322,05%

-39,90%

KONTABILITATE NAZIONALEKO DOIKUNTZAK

-214

-42

-10

-80,19%

-76,40%

SEC’95 FINANTZAZIO KAP./BEH.

-808

-2.550

-1.517

215,59%

-40,51%

 

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2010-2013.
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diseinu-aldia2010/01/012010/06/22Bukatuta
Garapen-aldia2010/06/222013/12/30Bukatuta
Amaitutako jarduera2013/12/312013/12/31Bukatuta
EBALUAZIOA

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2011/01/01

Ebaluazioaren laburpena

2010ean egindako Berrorekatze Planean uste zen ekitaldia %  2,69ko defizitarekin itxiko zela. Neurri zuzentzaileek % 2 ,5era jaisten zuten, baina ondoren neurri osagarriak hartu ziren (langile publikoen ordainsari-masa jaistea, farmaziaren alorreko beherapena edo 30 milioiko beherapena II. eta IV. kapituluetan). Neurri horiekin % 2,67ko defizita izan da, azkenean.

2011rako BPGren %  1,3ko defizitera iritsi nahi da, SEC’95ari dagokionez.

Diru-sarrerak uste baino gehiago igo dira 2010ean: %  8,4 (kalkulua % 7,6koa zen).

Zerga nagusien arabera sailkatuta, foru aldundien 2010eko zerga itunduen bilketa ez da homogeneoa izan. Alde batetik, zuzeneko zergen bilketa % -2,5 jaitsi da, batez ere Sozietateen gaineko Zerdak izan duen jaitsieraren (% -19,9) ondorioz, PFEZren igoerak (% 3,8) ez du beherapen hori berdindu. Zeharkako zergetan, berriz, hobekuntza nabarmena izan da (% 16,7ko igoera EAEn kudeatutakoetan), BEZari dagokionez, bereziki, % 26,1 igo baita aurreko urtearekin alderatuta eta funtsezko faktorea da 2010eko bilketaren hazkuntza azaltzeko.

Gastuei hasieran (berrorekatzeko finantza eta ekonomia plana lantzean) uste baino gehiago eutsi zaie, urtearen erdialdean neurri osagarriak hartu zirelako (3/2010 Legea aplikatzetik): ordainsari-masa % 5 jaistea urte betean, eta farmazia-gastuak doitzea.

Ostera, inbertsio-neurri osagarrien multzo bat onartu zen, 247 milioi eurokoa, 2011n egin beharreko defizitaren doikuntza handia orekatzeko, izan ere, lortu nahi den defizita % 1,5etik % 1,3koa izatera igaroko da.

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2014/01/01
Azken aldaketa: 2016/10/05