15.- Hezkuntza Hirueledunaren Esparrua (HHE) Modu esperimentalean abiaraztea.

Ekintza Bukatuta
IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Bi hizkuntza ofizialen irakaskuntza hezkuntza-sisteman nahiko egonkorturik dagoen honetan, euskal gizartearen hainbat sektorek beharrezkotzat jotzen dute egungo hizkuntza-ereduak gainditu eta ingelesa ere irakaskuntzako hizkuntza gisa sartzeko aukera emango duen proposamen baterantz abiatzea.

Aldaketa horrek adostasuna eta, batez ere, esperimentazioa eskatzen ditu. Hori dela eta, Irakaskuntza Hirueledunaren Esparrua da helburu hori ikastetxe kopuru jakin batean saiatzeko tresna, hura ebaluatu eta orokor bihurtzeko aukera aztertzeko

Aurrekariak

Jarduera hau hauteskunde-programan aurreikusi zen, eta sailburuak ere Legebiltzarrean aipatu zuen konpromiso-zerrendaren barruan, bere sailaren jarduera-ildoak aurkezteko agerraldian.

Saila

Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Esku hartzen duten Sailak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Jarduera garrantzitsu hau 2010eko martxoan aurkeztuko zaio Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeari, eta, ondoren, hezkuntza-komunitateari jakinaraziko zaio.

Eraginak

Antolamenduan eragina

Saiakuntzan parte hartuko duten ikastetxeei Giza Baliabideen ezohiko zuzkidura emango zaie.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Jarduera Sailaren ohiko aurrekontuarekin finantzatuko da, baina esan behar da LOEren memoria ekonomikoaren zati batek gisa honetako ekintzak aurreikusten dituela eta, horrenbestez, Estatuaren finantzazioa gehitu behar zaiola, kupoaren bitartez.

Esperimentazioan parte hartzen duten ikastetxeei aurrekontu handiagoa emango zaie.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2010/2013
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diseinu-aldia2010/01/012010/05/01Bukatuta
Garapen-aldia2011/03/102013/12/31Bukatuta
Amaitutako jarduera2013/12/312013/12/31Bukatuta
EBALUAZIOA

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2012/06/01
Azken aldaketa: 2016/10/05