Zinexit zine-erakusketa

Proiektua

Helburuak

zinexit

Erakusketa honek urtean lau pelikula ematen ditu, ikusleei giza eskubideen errespetuarekin eta sustapenarekin lotutako hainbat gairi buruz pentsarazteko.

Zinemak emozioak sortu eta azaleratzen ditu. Ahalmen handiko baliabidea denez, tresna hezitzaile eta sozializatzailea izan daiteke eta, aldi berean, indarkeriarik gabeko mundu askeago, bidezkoago, berdintasunezkoago eta iraunkorragoko ametsak eta proiektuak partekatzeko bilgunea da.

Hortaz, balio handiko tresna da aniztasunaren eta tolerantziaren errespetuan oinarritutako bizikidetzaren euskarritzat giza eskubideak jotzen dituen kulturaren zabalkunderako heziketa-, sentsibilizazio-, hausnarketa- eta sustapen-lanak egiteko.

Pluraltasuna, tolerantzia eta giza eskubideen begirunean oinarritutako elkarbizitzan bakearen kultura suspertu, hezi, sentsibilizatu eta hausnarrarazteko helburua lortzeko erabil dezakegu Zinexit.

Horregatik, 2010 urtetik Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak urrian Elkarbizitzaranzko zine erakusketa antolatzen du. Erakusketan kontu haundiz aukeratutako lau pelikula edo/ta dokumentalak ikusten dira, Jarduera honen helburua da, zinearen bitartez, Giza Eskubideak eta Elkarbizitza zerikusia daukaten gai desberdinen inguruan herritarrak gaitzeko pedagogia soziala bultzatzea.

Urrian ospatzen da Bilboko Azkuna Zentroan.

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Órgano:
Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza ;
Azken aldaketako data: 2016/01/08