EAEko gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzen diharduten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteei zuzendutako laguntzak

[bizi-kalitatea]

Deskribapena


Xedea

1. Agindu honen helburua da laguntzetarako deialdia egitea EAEko gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzen diharduten eta kolektibo horiek osatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteei zuzendua.

2. Laguntza hauen xedea da 2020ko urtarriletik abendura bitartean eginiko jarduerak finantzatzea; jarduera horien helburuak hauek izango dira:

  • a) Gaixotasunen bat duten pertsonen kolektiboei eta haien familiei trebetasunak eta baliabideak garatzen laguntzea, beren burua zaintzeko ahalmena maximizatzeko eta autonomia areagotzeko.
  • b) Eragindako pertsonen behar soziosanitarioak babestea eta bideratzea, osasuna sustatzeko ikuspegi osasungarritik, eta komunitate-helburuekin.
  • c) Gaixoek eta haien familiek gaixotasunari buruz, haren arrisku-faktoreei buruz eta bizi-ohitura egokienei buruz duten ezagutza eta informazioa sakontzea.
  • d) Eragindako pertsonengan osasunaren aldetik besteekiko dituzten desberdintasun eta ekitate-faltak gutxitzea eta genero-ikuspegia eranstea.

Aurrekontuko zuzkidura

300.000 €

Prestazio ekonomikoa

a. Laguntzak jarduerak ordaintzeko dira , eta ez dira erabiliko langile-egitura egonkorrak mantentzeko edo elkarteen azpiegitura fisikoetan inbertitzeko.

b. Entitateko soldatapeko langileen kostuak ordaintzeko erabil daiteke jarduerarako dirulaguntza, langileek jarduera horretan egindako lanari dagokion proportzioan, eta zenbateko osoaren % 10 erabili ahal izango da zeharkako kostuak ordaintzeko. Zeharkako kostuak dira entitatearen egiturazko gastuak, azpiegitura fisikoenak barne, baita dieta-, desplazamendu- eta kudeaketa-gastuak ere, beharrezkoak direnak dirulaguntza jaso duen jarduera bat egiteko, zuzenean jarduera jakin horri ez dagozkion arren.

c. Egindako gastutzat hartuko dira justifikatzeko epea amaitu aurretik egiazki ordaindu direnak.

d. Diruz laguntzen diren jarduerak ezin izango dira azpikontratatu.

Honako gastu hauek ez dira diruz lagunduko:

a. Finantza-gastuak; inbertsio-gastuak; administrazio-lizentziak; berandutze-errekarguak, eta administrazio- eta zigor-zehapenak, honako hauek barnean direla: zerga, tributu eta tasen ordainketetan berandutzearen edo halakoak ez ordaintzearen ondoriozko zehapenak, edo Gizarte Segurantzako kuotak ez ordaintzearen ondoriozkoak, eta prozedura judizialen gastuak, ez eta gatazkak borondatez konpontzeko bestelako prozedurek eragindakoak ere.

b. Artikulu honetan arautu gabeko gaietarako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da oinarrizko legeria gisa.

Dirulaguntzen zenbatekoaren mugak

Deialdi honen babesean emandako dirulaguntzen zenbatekoak ez ditu muga hauek gaindituko: eskatutako zenbatekoa; diruz lagundu daitekeen gastuaren aurrekontu osoaren % 100; elkarte bakoitzeko 10.000 euroko zenbatekoa; ez eta elkarte-federazio bakoitzeko 15.000 euroko zenbatekoa ere.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzak honela ordainduko dira:

  • a) 70eko dirulaguntza onartzen den unean ematea, ebazpena argitaratu ondoren, eta laguntza espresuki edo isilbidez onartutakoan 17. 1 artikuluan ezarritako epean.
  • b) Gainerako % 30a, diruz lagundutako proiektua egin ondoren, alegia, elkarte onuradunak dirulaguntzaren xede den proiektua egindakoan eta haren guztizko gastua justifikatu ondoren 14. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Edozein ordainketa egin baino lehen, entitateak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari lotutakoak beteta dituela egiaztatuko da, baita dirulaguntzen alorreko itzulketa-prozeduretatik eratorritako zor guztiak ordainduta dituela ere.

Nori dago zuzenduta


Irabazi asmorik gabeko elkarteak

Betekizunak

  • EAEko pertsona gaixoen kolektiboek eta haien familiek osatuak eta legez eratuak izatea, eta behar bezala inskribatuak izatea egoitza soziala duten lurraldeko elkarteen administrazio erregistro ofizialean, dirulaguntzen deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu baino urtebete lehenagotik gutxienez.
  • Irabazi-asmorik ez izatea.
  • Gaixoen eta/edo haien familien bizi-kalitatea hobetzeko asmoz jardutea, guztiak elkartzeko, hitz egiteko eta laguntzeko guneak eratuz.
  • Zergen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan ezarritako egoeraren batean ez egotea.
  • Elkarte onuradunen betebeharrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


ARABA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 945 017157

BIZKAIA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 94 4031577

GIPUZKOA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 943 022717

Eusko Jaurlaritzako Egoitza Nagusia - 945 019203

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0088707

Eskabideak aurkezteko epea


Aurkezteko epea: 2020ko ekainaren 22ra arte

Dirulaguntza eskaria on-line egin behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzearen jarraipena, "Nire karpeta" atalean egin behar da.

1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Elkarte bakoitzak proiektu bati lotutako eskabide bat aurkeztu behar du.

3. Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, 21. artikuluan adierazitako euskadi.eus egoitza elektronikoa erabiliz.

4. Identifikazio elektroniko aitortua duten elkarteen ordezkariek aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, agindu honetako 21.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz baldintza hauek betetzen badituzte:

  • a) Ordezkaria erakundearen ordezkaritzaren ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu baldin bada, honek, ez du egiaztatzeko inolako izapiderik egin behar.
  • b) Pertsona fisikoentzako ziurtagiri baten bidez identifikatu bada, ordea, ordezkaritza egiaztatu beharra dauka ordezkarien erregistro elektronikoan, agindu honen 21.2 artikuluan adierazitakoari jarraituz.

5. Elkarte eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dituzte eskabidea eta horri erantsi beharreko gainerako agiriak. Era berean, eskabidea aurkeztu izanaren ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 6.1 artikuluak ezartzen duenari jarraituz.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Gehienez ere lau hilekoa izango da prozedura ebatzi eta ebatzitakoa interesdunei jakinarazteko epea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe hori igarota, ebazpenik argitaratu ezean, dirulaguntza eskaera ezetsi egin dela ulertu ahal izango dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Dirulaguntzaren justifikazioa


Aurkezteko epea: 2021eko otsailaren 1era arte

1. Diruz lagundutako proiektu bakoitzeko, justifikazio telematiko bat bete beharko da –eskuragarri dago 21.4 artikuluan zehazten den zuzeneko sarbidean.

2. Gutxienez honako datu hauek jasoko dituzte justifikazioek:

  • a) Erakundearen identifikazio-datuak.
  • b) Proiektuaren izena eta espediente-zenbakia.
  • c) Proiektuaren iraupena: hasteko eta amaitzeko egunak.
  • d) Kokapen zehatza (proiektua EAEko zer gune, hiri, auzo edo udalerritan egin den).
  • e) Diruz lagundu den proiektua diseinatzen, gauzatzen eta ebaluatzen aritu diren langileen zereginak (egindako lana, emandako denbora eta kontratu-mota).
  • f) Proiektuaren garapenari buruzko deskribapen laburra. (Azaldu proiektua aurreikusitakoaren arabera garatu den: onuradunen kopurua, sexuaren arabera banakatua; egindako talde/tailer kopurua, eta saioen ordu-kopurua edo iraupena. Proiektua garatzen izandako laguntzak eta zailtasunak, eta aurreikusitako jarduerekiko sortutako aldaketak. Zehaztu nola egin den proiektuaren jarraipena eta balioespena.).
  • g) Proiektuaren helburua lortzea (azaldu nola lagundu duen proiektuak aurreikusitako helburua lortzen).
  • h) Lortutako emaitza zehatzak, zenbateraino lortu diren zehaztuta eta adierazleak emanda.
  • i) Garatutako jardueren zerrenda, aurreikusitako eta aurreikusi gabekoena.
  • j) Jarduera-kronograma.
  • k) Balioespena:
    • 1. Proiektuari buruzko balioespen orokorra.
    • 2. Osasunaren gizarte-baldintzatzaileei buruzko ikuspegia.
    • 3. Genero-ikuspegia.
    • 4. Beste instituzio batzuekin lankidetzan jardutea.
  • l) Proiektuan izandako gastuei buruzko memoria banakatua, diru-sarreren eta gastuen zerrenda zehaztuta, eta xede bererako beste dirulaguntzarik, laguntzarik edo diru-sarrerarik eskuratu bada, hala adieraztea.
  • m) Gastuak egiaztatzeko agirien zerrenda. Zerrenda horrek barnean hartuta behar ditu aurkeztutako proiektuaren guztizko aurrekontuaren arabera egindako gastuen ziurtagiri guztiak, honako hauek zehaztuta: ziurtagiri-mota, kontzeptua, igorlea, data, zenbatekoa eta jarduerari dagokion ehunekoa. Gastuen frogagiri horiek bat etorri behar dute aurkeztutako aurrekontuko kontzeptu guztiekin eta kontzeptu bakoitzak aurrekontu osoarekiko duen proportzioarekin.
  • n) Jarduerarekin erlazionatutako izaera publikoko agiriak.

3. Justifikazioarekin batera, honako hauek aurkeztuko dira:

  • a) Dirulaguntzaren xede den proiektua eta gastua eskatutako dirulaguntzaren guztizko zenbatekoaren arabera benetan gauzatu direla egiaztatzen duten fakturen edo bestelako ordainagirien kopia arrunta, erakunde eskatzailearen ordezkariak izenpetuta. Gainera, agiri horiek egiazkoak direla ziurtatzen duen erantzukizunpeko adierazpena ere aurkeztu beharko du.
  • b) Erakunde onuradunak boluntarioen lana balioztatzeko egindako ekarpen propioa justifikatu behar izanez gero, erakundearen legezko ordezkariak izenpetutako ziurtagiriaren kopia, honako hauek jasota: boluntarioaren datuak (izen-abizenak eta NAN zk.); ordu kopurua; orduko kostua; guztizko zenbatekoa, eta boluntarioaren sinadura. Elkarteak egindako ekarpen propioa justifikatzeko baino ez da kontuan hartuko langile boluntarioen balioztatzea, eta orduko 20 euroko gehieneko muga ezarriko da. Boluntarioak balioztatzeko, elkartearen inguruko pertsonek proiektuaren helburuak lortzeko eta ordainsaririk jaso gabe egindako lanaren kuantifikatze ekonomikoa egingo da.
  • c) Jarduerarekin zerikusia duten agiri publikoak, hala nola egunkari-zatiak edo proiektuko funtsekin ordainduta egin, kopiatu eta zabaldutako ikasmateriala; agiri horiek berak aurkez daitezke edo horietarako esteka elektronikoak eman.
  • d) Osasun Sailaren babesa jaso dela adierazi izana egiaztatzen duen dokumentazioa –17.i) eta 17.j) artikuluetan jasotako kasuetan.
  • e) Proiekturako funtsekin ordaindutako tailer eta ikastarorik antolatu bada, labur azaldu haietan zenbat lagunek parte hartu duten. Beharrezkoa den guztietan, datuak sexuaren arabera aurkeztuko dira.

4. Emandako laguntzarekin ordaindutako gastuek dirulaguntza jaso duten jarduerak gauzatzean sortutakoak izan behar dute. Laguntzaren kargura behar bezala justifikatutako gastuak, honako hauek izango dira:

  • a) Elkarte onuradunaren izenean igorritako fakturaren bidez justifikatutakoak. Faktura guztiak 2020an egindakoak izango dira.
  • b) Banku-zordunketako ordainketa-agirien bidez justifikatutakoak (finantza-entitateek egiten dituzte, eta faktura bati dagozkion datuak izaten dituzte, zenbakia eta seriea izan ezik).
  • c) Lan-kontratudun langileei dagozkien gastuetan, soldaten ordainagirien bidez justifikatutakoak (ordainagiriek eredu ofizialen eta Gizarte Segurantzako kotizazioko aldizkari ofizialen araberakoak izan behar dute).
  • d) Balio Erantsiaren gaineko Zergatik salbuetsita dauden noizbehinkako lanetan, enpresariak edo profesionalak ez diren pertsona fisikoek egiten dituztenean (hartzaileak), gastua justifikatzeko, elkarte onuradunak idatzi bat egingo du, eta haren ordezkariak sinatuko du. Idatzi horrek, gutxienez, honako hauek jaso behar ditu: ordezkariaren, elkartearen eta hartzailearen izen-abizenak edo izen soziala, identifikazio fiskaleko zenbakia eta helbidea; eragiketaren deskribapena eta guztizko zenbatekoa; idatziaren jaulkipen-data; «hartze-agiria» eta pertsona hartzailearen sinadura, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipena.
  • e) Boluntarioen kasuan, haien aseguruaren bidez justifikatutako gastuak. Finantzatu beharreko boluntarioaren aseguruak bi kontingentzia estali behar ditu nahitaez: istripuak eta erantzukizun zibila. Azken horretan, urtean, ezbehar bakoitzeko kapital aseguratua 300.506,05 euro izango da gutxienez, polizako boluntario guztientzat. Boluntarioen asegurua diruz lagundu ahal izateko, aseguratzaileak egindako egiaztagiri bat adierazi behar da justifikazioan. Egiaztagiri horretan, datu hauek agertu behar dute, gutxienez: erakundeak bere boluntarioentzat kontratatutako aseguru-polizen estaldurak, aseguruan sartzen den pertsona-kopurua eta polizaren guztizko zenbatekoa.

5. Era berean, dirulaguntza jaso aurretik sortutako gastuak justifikatu ahal izango dira jasotako dirulaguntzaren kontura, baldin eta diruz lagundutako jardueren barruan sartutako ekintza eta kontzeptuen kostu errealak badira eta 2020. urtean egindakoak badira.

6. Dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko da, izapidetze elektronikoari buruzko 21. artikuluan azaltzen den moduan.

7. Dokumentazioa aurkezteko azken eguna 2021eko otsailaren 1a izango da.

 

Beste tramite batzuk