|
Prozesuan parte hartzeko eskabidearekin batera.
|
- Euskal Autonomia Erkidegokoak ez diren administrazioek emandako desgaitasun-ziurtagiriak (desgaitasun-mailaren ziurtagiriaren kopia soila).
|
|
Merezimenduak alegatzeko epean
|
- Euskaraz besteko hizkuntzen tituluak edo ziurtagiriak, Hizkuntza Eskola Ofizialetakoak ez direnak (kopia soila)
- Atzerrian lortutako titulua eta haren homologazioaren egiaztagiria (kopia soilak), bai prozesuan parte hartzeko betekizun gisa alegatu bada, bai merezimendu gisa alegatu bada.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorretik edo haren erakunde autonomoetatik kanpo emandako zerbitzuak (kopia soila).
- Lanpostuen betekizun espezifikoak, alegazioarekin batera, oinarriek hala eskatzen badute, eta eskatzen den moduan..
|
|
Deialdi bakoitzean zehazten denean
(Lanpostuaz jabetzeko erreferentzia-data oinarri espezifikoetan ezarritakoa izango da)
|
- ETZEBan ez dauden euskara-tituluak eta -ziurtagiriak (egiaztagiria).
- Ezagutza-proben bidez egiazta daitekeen espezialitatea.
|
|
Lanpostuak aukeratzeko epean
|
- Ezinduentzat gordetako modalitatean parte hartzen dutenek, lanpostuak aukeratzeko lehentasun-hurrenkera aldatu dezala eskatzen badiote epaimahaiari mendekotasuna, mugikortasun-arazoak edo antzeko arrazoiak argudiatuz, alegatutako arrazoiak egiaztatzen dituen ziurtagiria aurkeztu beharko dute eskaera horrekin batera. Ziurtagiria administrazioko organo eskudunak egin beharko du (foru-aldundietako departamentu eskudunek, IMSERSOk edo baliokideek).
|
|
Izendapen-proposamenaren aurreko edozein unetan, argitaratzen edo jakinarazten den epean..
|
- IVAPek eskatzen dituen betekizunak edo merezimenduak egiaztatzeko edozein agiri, egiaztatu ezin izan duelako edo interesdunak aurka egin
|
|
Hautatutakoen behin betiko zerrendaren ondoren
|
- Prozeduran modu frogagarrian egiaztatu ez diren dokumentuak direlako edo prozedura osoan bete beharreko eskatzaileen baldintza pertsonalei buruzkoak direlako Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak eskatzen dituen dokumentu zehatzak.
|
|
lanpostuaz jabetzeko unean
|
- Elkargoko kide egitea, deialdiaren oinarrietan hori eskatzen den prozesuetan.
|