Saldu osteko arreta
Eskatzaileak etxebizitzaren edo eskabidearen xede den elementuaren identifikazio datuak aurkeztu beharko ditu, honako hauek adierazita:
- Sustapen-zenbakia: nahitaezkoa. Sustapen-zenbakia jakin ezean, webgunearen sustapenak atalean kontsultatu daiteke.
- Elementu komuna: intzidentzia sustapenaren elementu komun bati lotuta badago.
- Elementua: intzidentziaren xede den etxebizitzaren, garajearen edo trastelekuaren identifikazioa.
Eskabidea jada zabalik dagoen intzidentzia bati buruzkoa bada, baliagarria izango litzakete intzidentzia-zenbakia adieraztea horretarako prestatu den eremuan.
eskabidearen datuak biltzen dituen jaso-agiria ematen du automatikoki, aurkezpen-data eta -ordua eta erregistroaren sarrera-zenbakia dituena.
Eskabidearekin batera dokumentuak aurkezten direnean, erregistroak dokumentazio hori entregatu dela egiaztatzen duen jaso-agiria sortuko du, emandako dokumentuen osotasuna eta arbuiatzerik eza bermatzen duena.
Idazkiak, eskabideak eta jakinarazpenak urteko egun guztietan eta 24 orduetan aurkez daitezke.