Erregistro elektroniko orokorra
Sistemak eskabidearen datuak biltzen dituen jaso-agiria ematen du automatikoki, aurkezpen-data eta -ordua eta erregistroaren sarrera-zenbakia dituena.
Eskabidearekin batera dokumentuak aurkezten direnean, erregistroak dokumentazio hori entregatu dela egiaztatzen duen jaso-agiria sortuko du, emandako dokumentuen osotasuna eta arbuiatzerik eza bermatzen duena.
Idazkiak, eskabideak eta jakinarazpenak urteko egun guztietan eta 24 orduetan aurkez daitezke. Egun baliodunetan ezarritako epea zenbatzeko, honako hauek izango dira erregistrorako egun baliogabeak:
Egoitza elektronikoaren egun baliogabeen egutegia
Oharra: Aurkezpen bat egun baliogabe batean egin bada, aurkezpen hori hurrengo egun baliodunaren lehen orduan egin dela ulertuko da, non eta arau batek ez duen berariaz onartzen bidalitakoa egun baliogabe batean jasotzea.