Arreta komertziala
Eskatzaileak eskabidearen xede den sustapenaren edo espedientearen identifikazio-datuak aurkeztu beharko ditu, honako hauek adierazita:
- Lurralde historikoa: nahitaezkoa da eskabidea Arabari, Bizkaiari edo Gipuzkoari dagokion adieraztea.
- Sustapen-zenbakia: nahitaezkoa. Sustapen-zenbakia jakin ezean, webgunearen sustapenak atalean kontsultatu daiteke.
Eskabidea jada zabalik dagoen intzidentzia bati buruzkoa bada, baliagarria izango litzakete intzidentzia-zenbakia adieraztea horretarako prestatu den eremuan.
Sistemak eskabidearen datuak biltzen dituen jaso-agiria ematen du automatikoki, aurkezpen-data eta -ordua eta erregistroaren sarrera-zenbakia dituena.
Eskabidearekin batera dokumentuak aurkezten direnean, erregistroak dokumentazio hori entregatu dela egiaztatzen duen ordainagiria sortuko du, emandako dokumentuen zintzotasuna eta arbuiatzerik eza bermatzen duena.
Idazkiak, eskabideak eta jakinarazpenak urteko egun guztietan eta 24 orduetan aurkez daitezke.