Ebaluaketa, txostenak eta estatistikak

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 51.2 artikuluan ezartzen denez, “Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak aldian-aldian ebaluatu egingo du zein den Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen aurkako indarkeriaren arloan dauden baliabideen eta programen eraginkortasuna eta irismena. Horretarako, inplikatuta dauden gainerako euskal herri-administrazioek informazioa emango diote beren ardurapean dituzten baliabideei eta programei buruz”.

Mandatu hori betez, gaur arte Erakundeak hurrengo txostenak bidali ditu Eusko Legebiltzarrera, non etxean emakumeen kontra egiten den indarkeriaren alorrean EAEn dauden programa eta baliabideen eraginkortasuna eta irismena ebaluatzen den.

Gainera, hurrengo txostenak eta urteko balantzeak egin dira:


Estatistikak

Emakumeen aurkako indarkeriak hildako biktimak

2014:

  • Abenduaren 10ean, Abadiñon (BIZKAIA)  MARI LUZ ALEJO RODRIGUEZ (54 urte) y bere ama AMELIA RODRIGUEZ SARDÓN (88 urte) erail dituzte.
  • Martxoaren 17an, Mungian, ANDINA REGES PEREIRA DE BRITO andrea erail zuten, 35 urte zituela.

2013:

  • Maiatzaren 23an Laudion AMAGOIA ELEZKANO CORDÓN andrea hil zuten, 26 urte zituela.

2012:

  • Azaroaren 27an Araian –Asparrena- (Araba) MARIA TERESA EGURROLA GARAYO andrea hil zuten, 65 urte zituela.
  • Martxoaren 25ean Tolosan MARIA CARIDAD DE LOS ANGELES andrea hil zuten, 39 urte zituela.

Aurreko urteetan:

Emakumeen aurkako indarkeriaren informazio estatistikoa (2014):

Emakumeen aurkako indarkeriaren informazio estatistikoa (aurreko urteak):