UDALTZAINGOKO AGENTE PLAZETAN TXANDA IREKIAREN BIDEZ SARTZEZKO DEIALDIA
Araba/Álava
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradu titulua izatea, edo horren baliokidea edo goragoko beste edozein
Lanpostuen hizkuntza eskakizuna (euskara): 2. 32 lanpostuetatik 12k dute hizkuntz eskakizunaren data igaroa dute eta 20k ez.
2.4. Gidatzeko baimen hauek izatea:
2.4.1. Turismoentzako B gidabaimena, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denerako.
2.4.2. Motozikletentzako A2 gidabaimena, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik 6 hilabetera, gehienez.
2.4.3. Motozikletentzako A gidabaimena. Karrerako funtzionario izendatzeko ezinbestekoa.
Prestakuntza eta praktika aldietan, aipatutako baimen horiek indarrean egongo dira, esan nahi baita, epe horretan ez dadila gertatu administrazioak edo epaileak aginduta baimena eten edo kentzea edo gidatzeko eskubideaz gabetzea, ez eta esleitutako puntu guztiak galtzea ere.
2.5. Gutxieneko garaiera izatea: gizonezkoek 1,65 eta emakumezkoek 1,60 (2004ko martxoaren 2ko EHAA, 42. zk.).
2.6. Euskal Herriko Poliziaren hautespen eta prestakuntza araudia onartu zeneko Dekretua bigarrenez aldatzeko otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuaren eranskinean aurreikusitako baztertze medikurako gaitzik ez izatea. (2004ko martxoaren 2ko EHAA, 42. zk)
3.1. Eskabideak “http://www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak” web orrian aurkez daitezke, baita tasak ordaindu ere.
3.2. Hogei egun balioduneko epea egongo da, deialdiaren iragarkia BOEn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta. (2016ko abenduaren 2an argitaratu da BOEn)
3.3. Probak zein hizkuntzatan, euskaraz ala gaztelaniaz, egin nahi dituzten adierazi beharko dute lehiakideek eskabidean. Atal horretan ezer adierazten ez badute, probak gaztelaniaz egin nahi dituztela esan nahiko du. Hala ere, gaitasun psikologikoak eta pertsonalak ebaluatzeko probak diseinatuta dauden hizkuntzan egingo dira —gaztelaniaz edo euskaraz eta gaztelaniaz—.
3.4. Hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probak egin nahi dituzten lehiakideek —betebeharra nahiz merezimendua izan— eskabidean adierazi beharko dute; izan ere, ez zaie horietan parte hartzeko aukerarik emango eskabideak aurkezteko epean hala adierazten ez dutenei.
3.5. Azterketa egiteko ordaindu beharreko tasak. Lehiakide bakoitzak eskabideak aurkezteko epea irekitzen denean indarrean dagoen ordenantzak ezarritakoa ordaindu beharko du.
3.6. Eskabidea aurkezten denean jasoko den ordaintzeko agindua baliatuz ordaindu beharko da tasa. Ordenantza fiskalean jasotzen den salbuespen edo murrizketarik baliatzekotan, behar bezala egiaztatu beharko du lehiakideak horretarako eskubidea duela (ikus 12.2 oinarria).
3.7. Agiri bidez edo horretarako egiten den probaren bitartez lanposturako eskatzen den euskara-maila dutela egiaztatzen dutenak derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duten nahiz ez duten lanpostuetarako lehiatuko dira.
3.8. Parte hartzeko eskabideari ez zaio erantsi beharko betebeharrei dagokien agiririk (betebeharrak egiaztatzeko ikus 12.1. oinarria). Merezimenduak (hizkuntz eskakizuna) hautatze-prozesuan zehar egiaztatu ahalko dira, hizkuntz eskakizuna egiaztatzeko lehen proba egiteko egunera arte.