Zostera noltii-ren inguruko lehengoratzeko lanak Euskal kostaldean. 2013

Xehetasunak

Uraren Euskal Agentziaren eta AZTI Fundazioaren arteko hitzarmenari esker hainbat lan egin dira. Horien artean azterlan bilduma bat Zostera noltii-ren inguruko lehengoratzeko lanak Euskal kostaldean izenburupean.

Euskal Autonomia Erkidegoko itsasbelardien inguruko ikerketa ildo hau 2008an hasi zen. Helburu orokorra: euskal ibaiadarren ingurumenaren kalitatea hobetzea Zostera noltii espeziearen populazio naturalak babestuz eta lehengoratze ekintzen bitartez landare honek betetzen dituen esparruak handituz.

Ikerketa hauek aukera eskaintzen dute itsasbelardien funtzionamendua hobeto ezagutzeko eta espezie honen benetako berreskurapenerako alternatibak aztertzeko bai birkolonizazio naturala erabiliz bai inguruneen lehengoratzeko ekintzak abian jarriz.

2013ko ekintzak (Pdf, 18 MB, Gaztelaniaz)