Nanozuntz adsorbatzaileak eta nanopartikula fotoaktiboak, gora egiten ari diren lehentasunezko substantziak dituzten urak kutsaduraz gabetzeko garatu eta aplikatzea
Xehetasunak
Electrospinning bidez lortutako nanozuntzen erabilera oso teknologia egokia suertatu da, jarduera adsorbatzaile handiko ikatz aktibokoaren nonozuntzak (NFCA) fabrikatzeko. Izan ere, TECNALIAk egunera arte egindako entseguek, uretatik substantzia kimiko ugari kentzeko duen ahalmena erakutsi dute, eta tartean, kadmioa bezalako metalak, atrazina bezalako pestizida, eta karbamazepina edo sulfametoxazol bezalako medikamentuak. Konposatu horiek adsorbatzeko errendimenduaren inguruan egindako balorazioa oso egokia izan da, entseguan aztertutako ur-laginetan lortutako azken kontzentrazioak UEZn Ingurumen Kalitatearen Arau gisa eskatutakoak baino txikiagoak izanik.
Proiektu hori egin den bitartean, ahalmen adsorbatzailea hobetzeko aukeraren inguruan aurreratu egin da, karbonozko nanohodiak (NTCak) gehituz eta teknologia industria-mailan aplikatuz. Horretarako, laborategiaren eskalarako lantegi pilotua eraiki da, eta bertan, ur-araztegi baten funtzionamendu-metodologiarekin bat datozen entsegu gehiago egin ahal dira. Azkenik, nonazuntzen mintzetan titanio dioxidoaren nanopartikulak gehitzean arazteko ahalmenean sinergiak aurkitzeko dagoen aukera aztertu da.
ERAKUNDEA: TECNALIA
URTEA: 2012