Euskal Autonomia Erkidegoko sintesi geologikoa

Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldea, ia osorik, Eusko-Kantabriar Arroaren baitan dago, zeina Piriniar Alpe Katearen mendebaldeko jarraipena baita, eta Kate hori, berriz, Iberiar Plakaren iparreko ertza.

Eusko-Kantabriar Arroak bere baitan honako hauek hartzen ditu: mendebaldean, Kantabriako Buntsandsteineko azalerapenen eta Palentziako iparraldearen arteko Mesozoikoko eta Zenozoikoko material multzoa; Eusko Mendigune Paleozoikoak, ekialdera; eta Ebroren arro zenozoikoa, hegoaldera.

Mendikate honen zokaloa aro paleozoikoko arroka igneo eta metamorfikoek eratzen dute, Bortzirietako Mendigunean ikus daitekeen bezala.

Arroko materialak aro mesozoiko eta zenozoikoko arroka sedimentarioak dira, zeinetan tartekatzen baitira material plastikozko zenbait geruza, hauen artean esanguratsuena Trias gazitua delarik. Jalkin-pila horrek guztiak iparralderantz lodituriko ziri baten itxura du eta, ezaugarri nagusitzat, bere hurrenkera sedimentarioen lodiera itzela, batez ere Kretazeokoena, hauen loditasun metatua 12.000 eta 17.000 metro ingurukotzat zenbatetsia izan baita: loditasun-maila hori froga argia da subsidentzia tektoniko guztiz sendo batena, eta ongi merezia du, beraz, unitate geologiko horrek "Arro" izendapena.



Pdf formatuko dokumentua:
Euskal Autonomia Erkidegoko sintesi geologikoa (2,03 Mb)