EAEko kostaldeko bainu uren profilak 2016

Xehetasunak

1341/2007 Errege dekretuak, urriaren 11koa, bainu uren kalitatearen kudeaketari buruzkoa, ezartzen du bainurako uren eremuen profilak zehaztu daitezela 2009. urteko denboraldiaren hasieran.

2009.urtean, EAEko kostaldean 2009an bertan erroldatutako bainurako 36 eremuren behin-behineko profilak egin ziren, eta 2011an behin behineko profil horiek berrikusi ziren.

2016an aurreko urteetako datuen berrikuspena eta eguneraketa egin da eta bi bainu-eremu berri gehitu dira

EAEko kostaldeko bainu uren perfilak 2016 (PDF, 60 MB)

Uraren Euskal Agentziaren eta AZTI Fundazioaren arteko hitzarmenaren barruan burutu da.