EAEko baliabide hidrikoen ebaluazioaren eguneraketa (2014)

Xehetasunak

Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko 2009-2015 Plan Hidrologikoaren berraztertze prozesuaren harira, Uraren Euskal Agentziak EAEko Baliabide hidrikoen ebaluazioaren eguneraketa egin du.

Agiria lau kapituluz eta bi eranskinez osatuta dago. Lehenengo kapituluaren barne daude ikerketaren helburuak, aurreko ikerketen deskribapenekin batera. Bigarrenean jasotako informazio guztiaren eta horren analisiaren deskribapena egiten da; eta, horrekin batera, eredua abian jartzeko beharrezko parametroen balioespena. Hirugarren kapituluan aurkitu daiteke erabilitako ereduaren deskribapena,faktore zuzentzaileen kalibraketa, eta egindako simulazioaren zerrenda. Azkenik, laugarrenean ondorioak eta emaitzen analisia.