Ttipi-ttapa. Ibilbide osasuntsuak

Ttipi-Ttapa ibiltarien ibilbideak sortzeko proiektu bat da, Osasun Sailak bultzatua, udalerriko hainbat eragile inplikatzeko eta komunitatearen parte-hartzea sustatzeko helburuarekin.
Ttipi-Ttapa direlakoak udalerriko komunitate-aktibo ugariren lan koordinatuari eta parte-hartzeari esker antolatzen dira , eta horrek gizarte-kohesioa, belaunaldien arteko lana edo dibertsitate funtzionala duten pertsonen integrazioa errazten ditu.
Zer da Ttipi-Ttapa?
Tokiko proiektu parte-hartzaileak garatzeko Ttipi-Ttapa gida
Gida honek udalerriei taldean ibiltzea oinarri duten proiektu parte-hartzaileak bultzatzen, diseinatzen eta finkatzen laguntzeko tresna praktiko bat izan nahi du. Proiektu hauek, pertsonak elkartzeko, harremanak izateko eta ongizate kolektiboa hobetzeko aitzakia dira.
Ttipi-Ttapa elkarrekin ibiltzea bezain egunerokoa den ekintza bat tresna komunitario eraldatzaile bihur daitekeenaren adibide garbia da. Izan ere, elkarrekin ibiltzeak osasun fisikoa hobetzen du, sare sozialak indartzen ditu, bakardadeari aurre egiten dio, berdintasuna sustatzen du eta komunitateak biziagoak, indartsuagoak eta gizatiarragoak izatea eragiten du.
Ttipi-Ttapa sustatzeko dirulaguntzak
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak Ttipi-Ttapa sortzea bultzatzen du. Horretarako, toki-erakundeentzako laguntzen urteko deialdia egiten du, komunitateko hainbat eragilek parte hartuz ibilbide osasungarriak sortu eta dinamizatzeko.
Zer lortzen du Ttipi-Ttapak. Ttipi-Ttapa esperientziaren ebaluazio-emaitzak
Ibilbide osasuntsuen kokalekuak
- Hainbat udalerritan dauden ibilbide osasuntsuak zein diren jakiteko, ekintza komunitarioen bilatzailera sar zaitezke: Euskadi Aktiboa

Azken aldaketako data: