Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa

Proiektua

Helburuak

Terrorismoaren Biktimen Errekonozimendu eta Babeserako Legearen 57. artikuluari jarraiki, Euskal Herrian Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa sortzen lagunduko du Eusko Jaurlaritzak. Zentro hori sortzea Espainiako Gobernuaren erantzukizuna da. Dena dela, Eusko Jaurlaritzaren esku-hartzea bere Fundazioaren Patronatuan parte hartuz bideratuko da.

Gure gizartean larritasun eta garrantzi handia izan dute erakunde terroristek egindako giza eskubideen urraketek; horrez gain, ez da komeni indarkeriazko eta biktimizazioko testuinguru desberdinak nahastea. Bi faktore horiek kontuan izanik, jardun espezifiko honi bultzada eman beharko genioke, betiere bateragarria izanik indarkeriazko eta biktimizazioko bestelako testuinguruetan gertatutako urraketei merezi duten errekonozimendua eta ordaina emateko jardunekin.

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Órgano:
Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza ;
Azken aldaketako data: 2016/01/15