"Zer ote da?"

  • "Zer ote da?"

Bederatzi musikarik osatutako folk taldea da Kuttune, Nerea Quincoces Ochoa perkusionista eta abeslariak sortua eta zuzendua.

2023ko urrian, Elkar argitaletxearekin batera, Zer ote da? bigarren diskoa kaleratu dute.

12 konposizio dituen lan honen bitartez, Kuttune folk taldeak entzulean denboran zehar izan eta iraun duten hainbat kantu, dantza, erritu edo poemen inguruan interesa pizteko grina dauka. Hauek Euskal Herriko zein Iberiar Penintsulako ondare kulturalaren parte dira.

Kuttune fusioa da, herri musika eta beste folkloreekiko anaitasun kulturala; batik bat Afrika mendebaldeko, Ekialde Ertaineko zein Latinoamerikakoarekin egiten duena.

Taldekideak

Nerea Quincoces (ahotsa, perkusioa, moldaketak eta konponketak)
Jordi Arcusa (baxu elektrikoa eta moldaketak)
Charlie Santiago (ahotsa)
Irene Gil de Soto (txirula eta ahotsak)
Aingeru Torre (saxofoi tenorra)
Pablo Dávila (klarineteak eta alboka)
Tania Loza (pianoa eta ahotsak)
Pablo Bueno (gitarra eta ahotsak)
Unai Olabarri Varela (bateria)

Abestiak

1. Deiadarra (1:25)
2. Zer ote da? (4:30)
3. Ondo bizi liteke (4:50)
4. Nana segoviana (4:19)
5. Dantzan hobeto (4:42)
6. Vengo de lavar (5:32)
7. Zure begi ejerra (5:52)
8. Seguidillas de Casavieja (3:53)
9. Atzo ttun ttun (4:37)
10. Euskaraz kantauko dot (2:33)
11. Su liliak (2:33)
12. Airezko etxea (feat. Jon Maia) Live session (5:50)


Laburrean

  • Egileak Kuttune
  • DiskoetxeaElkar Musika
  • Zenbatekoa14,70 € (CD)
  • FormatuaCD / Digitala
  • HizkuntzaElebiduna
  • Argitalpen-urtea2023
  • EskuratuErosi