"Zaharrak berri"
Karlos Subijana arabar musikariak musika-lan berria dauka: Zaharrak berri. Bertan, antzinako musika zein tradiziozkoa teknologia elektronikoarekin batu ditu.
Gorka Bravo arduratu da grabazioez, eta ekoizpen-lanak eta nahasketak Patxi Villenek egin ditu, Gasteizko XUXUR estudioan.
Disko honetan musikari handien kolaborazioak izan ditu Karlosek; alboan izan ditu honako hauek: Carlos Nuñezen musikariak diren Pancho Alvarez eta Xurxo Núñez (gitarra eta perkusioak), Jimmy Bidaurreta piano-jotzailea, Ainara Moreno harpa-jotzailea, Oreka TX txalapartariak, Iñaki Alarcia perkusio-jotzailea, Xabier Martinez Otxagabia biolin-jotzailea, Gorka Bravo zarrabete-jotzailea eta Patxi Villen (gitarra eta gaita galiziarra).
Karlos Subijanaren hitzetan, "ustekabeko lan bat izan da; ezin dut esan amets bat bete dudanik, zeren hau egitea ez zen nere ametsetan agertzen. Konturatu gabe doinu-sorta eder baten inguruan musikari lagun-talde izugarri goxoa biltzea lortu dut, eta, toki ezberdinetan lortutako tradiziozko zein antzinako musika-tresnez baliatuz, nire sentimenduak musika bihurtu dira".
Abestiak
1. Pontepioak (01:39)
2. Stick Dance - Le Cannarie (03:19)
3. Bransle Double - Bransle De Villages (02:18)
4. Belatxarena (03:43)
5. Bolantak (02:34)
6. Santa Maria-Como Podem Per Sas Culpas (04:08)
7. Oihaneko Zuhainetan (03:13)
8. Cantiga De Cuernacabra-Dum Pater Familias (03:48)
9. Argizagiak Argitzen Dizu (03:12)
10. Orripeko (02:56)
11. Hartzaren Polka zuzenean (04:36)
Laburrean
- Egileak Karlos Subijana
- FormatuaCD / Digitala
- HizkuntzaBat ere ez
- Argitalpen-urtea2023


