"Vibrar"

  • "Vibrar"

V I B R A R (D A R D A R A T Z E A) behin eta berriz ekiteko eta eraldatzeko ariketa da. Beste ariketa baten itzulpena da: martxan dagoen autobus batean, esku bat, errotuladore bat eta paper bat dardaratzean sortzen den marrazkia.

Dena dardaratzen da, modu ageriko zein ikusezinean.

Okelan zeharreko ibilbidea, bi ikerketa-prozesutako materialak erabiliz: entre 26 y 62 | 62 eta 26 artean eta Hacer Tiempo.

Fitxa

  • Kontzeptua eta zuzendaritza: Olatz De Andrés
  • Performancea: Koldo Arostegi, Robert Jackson, Oihana Vesga
  • Irudia: Ixiar García
  • Kamera: Etanowski
  • Ekoizpena: Lökke
  • Laguntza: koreografia sorkuntzarako Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren dirulaguntzak

Olatz De Andrés

Dantzari eta koreografo gisa bidea egin ondoren, Olatz De Andresek Lökke konpainia sortu zuen, koreografia-garapenerako egitura bat ezartzeko helburuarekin. Balizko guztiak bizi diren lekua da Lökke. Bere proposamen artistikoetan, koreografia-egoera ezohikoak sortzea, lasaitasuna mugimenduarekin lotzea eta banakoaren eta kolektiboaren artean dagoen tentsioarekin jolastea bilatzen du dantzariak.


Laburrean

  • Egileak Olatz De Andrés
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2023