"Ver para creer"

  • "Ver para creer"

BAI-Bizkaiko Antzerki Ikastegiko laugarren mailako ikasleek eskainitako ikuskizuna.

Bi obra laburrez osatuta dago: El celoso cornudo eta La resurrección de Lázaro. Miguel de Cervantesen El viejo celoso eta Dario Foren La resurrección de Lázaro lanen bertsio libreak dira, eta juglar batek aurkezten ditu.

Fartsaren lurraldean gaude, non intransigentzia eta lizunkeria bezalako jarrerak satirizatzen diren. Zer gerta daiteke bikote batean bietako bat bestea fermuki menderatzen saiatzen denean? Zer gerta daiteke ohiz kanpoko gertaeretan ebidentziarik gabe sinesten denean? Nork ateratzen dio etekina jendearen xalotasunari?

Ver para creer lanean bi obra horien ironia eta lotsagabekeriarekin tarte dibertigarri bat pasatzera gonbidatzen zaituztegu; umoreak mundu bitxi honen gogortasunak leuntzen dituelako eta adimentsuagoak izaten laguntzen digulako.

Fitxa

  • Eskola: BAI-Bizkaiko Antzerki Ikastegia
  • Antzezleak: Alazne Andrés, Haizea Beltrán, Natalie Le Du, María López, Markel Vázquez
  • Soinuaren laguntza teknikoa: Silvia Silumsadisa
  • Testua, zuzendaritza eszenikoa eta soinu espazioa: Julián Herrero Muñoz
  • Iraupena: El celoso cornudo (25'), La resurrección de Lázaro (25')
pabellon6.org

Laburrean

  • Egileak Julián Herrero Muñoz
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2023