"Una bofetada no es nada"

  • "Una bofetada no es nada"
  • "Una bofetada no es nada"

Emakume bat eta gizon bat leku bitxi eta ezezagun batean daude. Ez dakite nola iritsi diren eta nola aterako diren handik. Dakiten gauza bakarra da ez dutela genero eredu iraungiak erabiltzen jarraitu nahi.

Neska: "Laser depilazioa egin dut, pikutara nire printzipioak".

Mutila: "Ez da bigun hutsa naizen galdetzen didaten aurreneko aldia, baina bai baietz erantzuten dudan aurrenekoa.

Komedia bat egin nahi genuen, eta, gai horri heltzean, Fary agertu zen, emakume kapoiari eta gizon bigunari buruzko adierazpenekin. Horrek barrea eragin zigun, baina zaplazteko bat bezala astindu gintuen. Belarrondoko bat ez da ezer.

Hortik aurrera bagenekien genero indarkeriaz ere hitz egin behar genuela, eta horrek min ematen du. Noski, izenak berak adierazten duen bezala.

Orduan, zer? Gibelera umoretik iritsi? Eta zergatik ez?

Komedia egiten dugun bi antzezle gara, baina bizi garen munduaz hitz egin nahi duten pertsona garaikideak ere bagara.

Oso nabarmena litzateke egoera aldatzea nahi dugula esatea, hala ere horixe bera egin nahi dugu. "Erasoaren unean burutik pasatzen zaizun guztia bizirik irautea da, egoerari aurre egitea. Hemendik aurrera biziko dudan guztia plus bat izango da, opari bat".

Enma Larreta

Fitxa

  • Jatorrizko ideia: Patxi Pérez eta Belén Cruz
  • Aktoreak: Patxi Pérez eta Belén Cruz
  • Zuzendariak: Patxi Pérez eta Belén Cruz (Amaia Quirogaren kanpo begiradarekin)
  • Generoa: kabareta, kafe-antzerkia, bakarrizketa
  • Ikuskizun mota: barnealdeko ikuskizuna
  • Publikoa: gazteak eta helduak
  • Iraupena: 70 minutu
  • Ekoizpena: Ttipia
ttipia.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Egileak Patxi Pérez, Belén Cruz
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2023