"Txori arraina"

  • "Txori arraina"

Sarrabete folk taldeak bigarren diskoa aurkezten du, Txori arraina.Hamabi abestiz osatua dago, eta horietatik hamaika taldearen konposaketa originalak dira.

Sarrabete 2020. urtean helburu argi batekin sortutako taldea da: euskal folklorean ia galduta edo ahaztuta dagoen instrumentu bat, zarrabetea, kontestu didaktikotik atera eta berreskuratzea. Sarrabeteren musika euskal folkloreko soinuetan oinarritzen da, melodia tradizionalei espazioa emanez baina beti soinu berri eta garaikideagoak bilatuz, iragana eta oraina elkartuz.

Abestiak

1. Txori arraina (5:10)
2. Non galdu gaitezkeen (3:38)
3. Alzheimer (4:49)
4. Hartu arnasa (3:53)
5. Itsas lamia (4:31)
6. Ke seinaleak (3:58)
7. Gure sutondoa (4:07)
8. Nor garen (4:03)
9. Arin gabiz (3:14)
10. Ekitate (4:20)
11. Ametsetan (4:34)
12. Belatzarena (2:11)

Sarrabete

Laburrean

  • Egileak Sarrabete
  • DiskoetxeaAutoekoizpena
  • FormatuaCD / Digitala
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2023
  • EskuratuMailegua