"Mirande. Film bat egiteko zirriborroa"
"XX. mendearen erdialdean, euskara goi literatura egiteko gai zela demostratu zuen Jon Mirande idazle paristarrak. Denek aitortzen diote bere garrantzia. Baina gai tabua da oraindik.
Hari buruz denetarik esan da. Arrazista zela. Pedofiloa. Nazia. Misoginoa, Inmorala. Haren gaineko berri bakoitzak kontrako iritziak harrotzen ditu. Ez dakigu zer egin berarekin.
Jon Miranderi buruzko film bat egin nahi dut. Baina ez dakit nola. Agian, behingoz, berari eman behar zaio hitza".
Josu Martinez
Fitxa
- Ekoizpena: Tentazioa Produkzioak, Gastibeltza Filmak
- Zuzendaria: Josu Martinez
- Gidoia: Josu Martinez, Miel A. Elustondo
- Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas, Mireia Gabilondo, Katti Pochelu
- Irudia: Hibai Castro Egia
- Muntaketa: Amaia Merino Unzueta
- Musika: Joserra Senperena
- Soinuaren diseinua: Xanti Salvador
- Iraupena: 69 minutu


