"In a Nearby Field"

  • "In a Nearby Field"

Gizon bat, emakume bat eta haien alaba txikia elkarrekin bizi dira Euskal Herriko etxebizitza batean. Etxeko lanak eta eguneroko keinuak paisaia berde eta oparoetan gainjartzen dira. Zinemagileek eta haien ordezkoek eguneroko baten zatiak berrinterpretatzen dituzte. Musikak etxea betetzen du haurren marrazkiek bizia hartzen duten heinean. Behaketa eta fantasiazko uneak uztartuz, laguntzari, ondareari eta eusten gaituzten lan ikusezin txikiei buruzko filma da In a Nearby Field.

Fitxa

  • Zuzendariak: Laida Lertxundi, Ren Ebel
  • Gidoia: Ren Ebel, Laida Lertxundi
  • Zinematografia: Laida Lertxundi
  • Edizioa: Ren Ebel, Laida Lertxundi
  • Soinuaren edizioa: Xanti Salvador
  • Interpretazioa: Hanah Lur Ebel Lertxundi, Miren Barrena, Izaskun Araluzea, Ander Sagastiberri, Rocío Agudo, Unai Ruíz Ameztoy, Kai Ruíz Ameztoy, Martina Ruíz Ameztoy, Iraci Mara, Eneko Mantiñan
  • Ekoizpena: Ainhoa Andraka, Zuri Goikoetxea
  • Produkzio etxea: Doxa Producciones
  • Generoa: film labur esperimentala
  • Hizkuntza: euskara, ingelesa, gaztelania (azpitituluak: ingelesez, gaztelaniaz)
  • Iraupena: 18 minutu

Laida Lertxundi y Ren Ebel

Laida Lertxundik (Bilbo, 1981) 'landscape plus' (paisaia eta zerbait gehiago) izeneko metodologian oinarrituta egiten du bere lana, talde-ariketak eta behaketa-argazkiak musikarekin, ekintzekin eta ausazko gertaerekin konbinatzeko modu bat, lurraren eta gorputzaren artean paralelismoak ezarriz atseginaren eta esperientziaren gune gisa.

Bere lanak honako erakunde hauetan egon dira ikusgai, besteak beste: High Line Art, New York (2023), Artspace Aotearoa, Zeelanda Berria (2023), MoMA, New York (2022, 2017), Tate Modern, Londres (2016), Frieze Projects, New York (2014), ICA, Londres (2013), Habanako Biurtekoa (2015), eta Whitney Biennial, New York (2012). Bakarkako erakusketen artean, honako hauetan egindkoak nabarmenduko ditugu: La Taller, Bilbo (2022), Nogueras Blanchard, Madril (2021), Matadero, Madril (2019), LUX, Londres (2018), Tramway, Glasgow (2018), FuturDome, Milan (2019), fluent, Santander (2017), Tabakalera, Donostia (2017), DA2, Salamanca (2015), Azkuna Zentroa, Bilbo, (2014), Vdrome, Londres (2014) eta Marta Cervera, Madril (2013). Haren filmak jaialdi askotan aurkeztu dira: Locarnon, New York Film Festivalen, International Film Festival Rotterdamen, London Film Festivalen, BFIn, TIFF Toronton, Gijónen, Donostian eta Edinburghen, besteak beste. Gaur egun Lyongo École Nationale Supérieure des Beaux-Arts-eko irakaslea da.

Ren Ebelek (Los Angeles, Kalifornia, 1992) bideoa, soinua, idazketa eta marrazketa lantzen ditu. Arte Ederretan graduatu zen Kaliforniako Unibertsitatean, San Diegon, eta Arte Ederretako master bat du Pasadenako (Kalifornia) ArtCenter College of Design-en. Bere lanak Gattopardo Gallery, Los Angeles, Now Instant Image Hall, Los Angeles, Spectacle Theatre, New York eta Azkuna Zentroan (Bilbo) erakutsi dira. Bere idatziak ArtforumMousseX-TRA eta Frieze argitalpenetan agertu dira.


Laburrean

  • Egileak Laida Lertxundi, Ren Ebel
  • Produkzio-etxeaDoxa Producciones
  • HizkuntzaBeste batzuk
  • Estreinaldi-urtea2023