"Gure garaian (En nuestros tiempos)"
Pertsona nagusiek nola bizi zuten euren sexu eta genero-aniztasuna? Non eta nola ezagutzen zuten elkar? Zer-nolako bizipenak izan zituzten eta nola bizi duten orain zahartzaroa? Ines Bermejoren eta Julen Nafarrateren Gu ere bagara proiektuak Getxoko LGTBIQ+ kolektiboko pertsona nagusien lekukoak jaso zituen. Aitite eta amama horien kontatu gabeko istorioak kaleko instalazio baten bidez egin zituzten ikusgarri, Getxoko kaleetan.
Lekuko horiek abiapuntutzat hartuta jorratu da ikuskizun honen gidoia, fikzio dosi txikiekin aberastuz, estetika zaindu batez gorpuztuz eta jolas espazial nahiz musikalaren bidez hornituz.
Dantzertiko eta Musikeneko ikasleek elkarlanean jardun dute ikuskizun honen alderdi guztien sorkuntzan, istorio horiek ikusgarri egiten jarraitzeko asmoarekin, benetako protagonistek anonimatuan mantentzeko desioa bermatuta izan dezaten.
Fitxa
- Zuzendari eszenikoa: Matxalen de Pedro
- Gidoia: sorkuntza kolektiboa eta Gu ere bagara proiektuko lekukotzak
- Musika konposizioa: Leonel Aldino, Iñaki Carcavilla, Nuria López, Lur González, Jon Saenz
- Aktoreak: Garoa Bugallo, Amets Larrea, Anzhelika Pankova, Miriam Pulido, Ander Sanchez
- Musikariak: Pedro Ribeiro, Irene Ballesteros, Juande Ruiz, Nuria López
- Argiztapena: Xabino Alkorta
- Kartela: Ines Bermejo


