"Ensueño"
Lo egitean, gorputza hilda balego bezala geratzen da; ez du ikusten, ez du entzuten, ez du sentitzen, ez du ez kontzientziarik ez pertzepziorik. Gizakiaren ahalmenak inaktibo geratzen dira, baina izpiritua bizirik dago da, eta iraun egiten du. Are gehiago, gizakiaren gaitasunak sarkorragoak bihurtzen dira, gorago egiten du hegan, bere adimena handiagoa da.
Gure bizitzaren ia herena lotan ematen dugu; fisikoki, ezin dugu jardun amets egin gabe, arnasa hartzea eta edatea bezain oinarrizkoa da. Nora joaten dira ametsak? Desagertu egiten dira edo airean hegan geratzen dira? Akaso, kolektiboan nahasten dira? Eraikinen zabaltzetan, giro berezia dago, airean dantzan ari zarenean zoruak han gordeko balira bezala da, badirudi amets horiek ikusten dituzula, eta amets-dantza horretan elkartzen zaituzte haiekin. Inoiz amets egin duzu, eta noizbait egin duzu amets hegan egiten zenuela, eta eraman egiten zintuela? Amets unibertsalak daude, mintzaira bat bezalakoa da, ez du axola ez arrazak ez mailak, beste amets pertsonalago batzuk daude, ametsetan mundu bat dago eta nik hemen, goitik, nire ametsak zaindu nahi ditut, bada amets kolektibo bat, hura ere zaindu beharrekoa.
Errealitate hori hain erreal, mugarik gabeko bihurtzen denez, edozertarako gai gara ametsetan, eta agian, errealitateko kontuak ere aldatu ditzakegu.
Fitxa
- Egilea: Gloria Peon
- Zuzendaria: Gloria Peon
- Musika: Valentin Slip, Gidge, Tracken Studio
- Eszenografia: La Glo Circo, Zintzilik Rigging
- Koreografia: Gloria Peon, dantzariekin elkarlanean
- Dantzariak: Maitane Ussia, Pere Villarubia, Alejandra Perez
- Publikoa: publiko guztientzat
- Iraupena: 35 minutu
- Konpainia: La Glo Circo


