"Cristina Iglesias. Hondalea"
Cristina Iglesias artista donostiarrak Santa Klara uharteko Itsasargiaren Etxean egindako Hondalea obraren irekiera zela eta, "Kostalde Harritsua: Geologia, Ekologia, Eskultura" sinposioa egin zen 2021eko ekainaren 3an eta 4an, artea eta iraunkortasuna, ingurumenaren zaintza eta itsasoen babesa gaitzat hartuta.
Sinposioaren ondoren, ezinbestekoa zen topaketa hura jasoko zuen argitalpen bat egitea.
Argitalpenak Txintxua Filmsek Cristina Iglesiasen Estudioarekin elkarlanean egindako Guided Tour VII.etik ateratako irudien bidez Hondaleara egindako bisitaren esperientzia osoa zehazten du.
Sinposiotik ateratako eta ondoren gaztelaniara eta euskarara itzulitako ondorioak eta testuak biltzen ditu, sinposioko hizkuntza nagusia ingelesa izan baitzen.
Beñat Sarasola poeta eta euskal literatur kritikariaren testu bat ere badago, artistak beti euskaraz izatea nahi izan zuen Hondalea obrarako izena aukeratzeko aholkularitza eman ziona.
Hausnarketa garrantzitsuak biltzen dituen testigantza emateko eta proiektuari buruzko argitalpen bat egin ahal izateko proposamen horrek izugarri aberasten du Cristina Iglesiasek Santa Klara uhartean egindako esku hartzea, eta kalitatea ematen dio. Mugarri bat izango da Donostia hiriarentzat, baina baita etorkizuneko belaunaldientzako ondarea ere, proiektu hau haztea eragin zuen pentsamendua bertatik bertara ezagutu eta irakurri ahal izango baitute.
Argitalpenaren xehetasunak
- Editorea: James Lingwood
- Testuak: James Lingwood, Manuel Soto, Adolfo Uriarte, Beñat Sarasola, Asier Hilario, Russell Ferguson, Penelope Curtis, Lisa Le Feuvre, Carlos Duarte
- Diseinua: Fernando Gutiérrez
- Argitaletxea: Hatje Cantz
- Hizkuntzak: bi edizio daude, gaztelania/euskara (ISBN: 978-3-7757-5463-7) eta ingelesa/euskara (ISBN: 978-3-7757-5462-0)
Laburrean
- Egileak Batzuen artean
- ArgitaletxeaHatje Cantz
- Zenbatekoa44,00 €
- Orri-kopurua184
- Argitalpen-urtea2023


