"Bidaia/El viaje/Die Reise"

  • "Bidaia/El viaje/Die Reise"
  • "Bidaia/El viaje/Die Reise"

BIDAIA. Oratoria garaikidea, bizitzarekiko jakinmin eutsiezinak eragindako barne bizi bidaia.

Alemania eta Euskal Herriko diziplina anitzeko 12 artista oholtzan.

Marcus Englert musikari eta konpositore alemaniarrak 2021eko urtarrilean Itziar Ituño euskal aktorea gonbidatu zuen "Bidaia/El viaje/Die Reise" kantua abestera. Hori eta gero, Marcus Englertek abentura handiago batean murgiltzeko bulkada sentitu eta Euskal Herria eta Alemaniaren arteko bidaia eszenikoa irudikatu zuen.

Alemaniako musikariez gain, Itziar Ituño bera gonbidatu zuen lehenik parte hartzera proiektuan. Xabier Zeberio biolin jotzailea eta haren taldea, Alos Quartet, gehitu ziren laster batean. Jarraian lotu ziren Amaia Elizaran, Eneko Gil/Gorka Durán dantza interpreteak mugimendu partitura moldakor batekin. Eta euskal folklorearen erritmoak Dangiliske taldeak eskaintzea, Janire Egaña eta Itziar Ituñoren eskutik, naturala gertatu zen.

Azkenik, bidaiari talde ospetsu hau HIKA Teatroarekin jarriko zen harremanetan, Agurtzane Intxaurragarekin, konpainiaren zuzendariarekin, eta hark bere gain hartu zuen ikuskizunaren ekoizpena, zuzendaritza eta dramaturgia eszenikoaren sormen lana. HIKA TEATROAK sinergiak sortzeko eta sormenenarekin bidaiatzeko aukera modura hartu zuen proiektua.

Fitxa artistikoa eta teknikoa

  • Jatorrizko ideia: Marcus Englert, Ursula Englert
  • Zuzendari musikala: Marcus Englert
  • Eszena zuzendaria eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga

Interpreteak:

Itziar Ituño: ahotsa eta eszena
Marcus Englert: pianoa eta ahotsa
Dominik Englert: perkusioa
Jonas Schmid: gitarra eta ahotsa
Allos quartet: Xabier Zeberio, Francisco Herrero, Lorena Nuñez, Alejandro Martínez, Iván Alzate
Dangiliske: Janire Egaña, Itziar Ituño
Amaia Elizaran: dantza
Eneko Gil / Gorka Durán: dantza

  • Espazio eszenikoa: Miren Intxaurraga, Xabier Mujika
  • Soinu espazioa: Marcus Englert, Xabier Zeberio
  • Argiztapen diseinua: Kay Möller
  • Ikus-entzunezkoak: Acrónica Producciones
  • Argazkiak: Acrónica Producciones
  • Jantziak: Agurtzane Intxaurraga
  • Diseinu grafikoa: Nagore Martínez
  • Produkzio exekutiboa: HIKA Teatroa, Marcus Englert, Ursula Englert
  • Alemaniako teknika zuzendaria: Felix Fewe Weng
  • Euskal Herriko teknika zuzendaria: David Bernués (Acrónica Producciones)
  • Teknika taldea: Kapfenburg gaztelua (Alemania), Acrónica Producciones (Euskal Herria)
  • Komunikazioa: Nagore Martinez
  • Administrazioa: Asun Etxeberria
  • Banaketa Euskal Herrian: HIKA Teatroa
  • Banaketa Alemanian: Marcus Englert, Ursula Englert
  • Hizkuntza: alemanez eta euskaraz, gaztelaniazko pasarteren batekin

Hika Teatroa

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Egileak Marcus Englert, Ursula Englert, Agurtzane Intxaurraga
  • KonpainiaHika Teatroa
  • HizkuntzaElebiduna
  • Estreinaldi-urtea2023