"Bagoiaz!"

  • "Bagoiaz!"

Sinopsia

Gauza arraroak gertatzen ari dira Bruselara bidaiatzen ari den trenean. Tunel bat gurutzatzen den bakoitzean dena aldatzen da. Zergatik? Pertsonaia komiko oso desberdinak elkartuko dira bagoi desberdinetan guztiari zergatik bat aurkitzeko. Minutuero txiste bat duen emanaldi honek harrera paregabea jaso zuen Donostiako estreinaldian, eta bidaiak jarraitu egin behar du. Barre egiten ez dakitenentzat arriskutsua da bidaia hau, esperimentatu gabeko algarak bizi ditzakete eta. Ez duzu tren hau galdu nahiko, ezta?

Barrexerka

Euskarazko umorea ardatz harturik, bakarrizketa, esketx eta antzerkiak uztartzen dituzte ordubete inguruko emanaldi bakar batean. 2018tik 10 ikuskizun sortu dituzte, eta beraiek dira gidoilariak, zuzendariak, aktoreak, teknikariak eta ekoizleak. Guztira antzerki munduan aritutako 9 gaztek osatzen dute taldea: Peru Ansorenak, Nerea Aranburuk, Mikel Irazustak, Maialen Sorzabalberek, Amaia Rojok, Graxi Arregik, Ekain Arrietak, Garazi Mitxelenak eta Amaia Iraundegik. Gazteen artean identifikatutako hutsune bat betetzeko asmoz sortu zen taldea: gazteek antzokietara joateko ohiturarik ez zutela ikusi zuten, eta beraiek lehen pertsonan bizitako eskaintza falta bati lotu zioten hori. Horregatik, beraiei ikustea gustatuko litzaiekeena sortuz, hutsune hori betetzera animatu ziren. Geroztik antzokiak gaztez bete dituzte, beren hasierako helburua betez, harrera paregabea jasoz emanaldi bakoitzean. Bagoiaz! da beren antzezlan berria.


Laburrean

  • Egileak Barrexerka
  • KonpainiaBarrexerka
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2023