"Zorionak, (esan hemen zure izena)!"
Zorionak, ikusle! Zein maitagarria zaren! Zorionak antzezlan hau ikustera etortzeagatik! Nik neuk, Pedro Perez, zure laguna hemendik aurrera, zoriondu eta agurtzen zaitut! Urtebetetze bat duzu laster? Festa bat? Lagunen bati sorpresa eman nahi? Arazorik ez! Antzezlanaren ondoren jaitsi Zorionapp aplikazioa zure mugikorrera, bete formularioa, idatzi zure izena eta bideoa helaraziko dizut!!! Tan, tan, tan!!!!
Fitxa
- Testuaren egilea eta zuzendaria: Imanol Ituiño
- Antzezleak: Mikel Martinez, Nahikari Rodriguez
- Iraupena: 15 minutu


