"Txopet"

  • "Txopet"

Oraindik grisa den Bilboko auzune bateko hiru gazte anbiziotsuk osatzen dute Txopet. Patuak ustekabean elkartu dituen antzinako ikastolako ikaskideak. Musika organikoaren zale amorratuak, nahiz eta ez dieten muzin egiten bere garaietako joera berriei, eta hala erakusten du haien sorkuntzak.

Eraketa fasean daude, non esperimentazioak eta norberaren identitatearen bilaketak dena betetzen duen. Zuzeneko gitarrazoak eta norabidea markatzen duen oinarri erritmikoa. Rock garagero amorratua. Melodia itsaskor bezain malenkoniatsuak, ahots urratzaileekin, autotuneari eusten diona kezkei ihes egiteko. Idiosinkrasia post-milenial hutseko soinu-proposamena, entzulea axolagabe uzten ez duena.

Abestiak

1. Urrunean (03:24)
2. Denbora urtuta (02:56)
3. Hasieratik amaiera (03:20)

Txopet

Laburrean

  • Egileak Txopet
  • DiskoetxeaAutoekoizpena
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2022
  • LizentziaCopyright