"Sorginak"
"Izaki miragarrien entziklopedia" bildumako ale honek alegiazko izakietatik errealitatera arteko bidea egiten du. Sorginak antzinako gau haietatik gaur egunera arte zabaldu diren istorioetako izakiak dira, baina aldi berean, baita benetako pertsonak ere, existitu ziren eta, askotan, jazarpena jasan zuten eta zigortu egin zituzten emakumeak. Lanaren eskutik, etxe bitxi honetako ateak zabalduko dizkigute mago, igarle, sendalari, sorgin... haiek guztiak ezagutzeko aukera izan dezagun. Zalantzarik gabe, emakume ezberdinak, menderakaitzak dira.
Emakumearen rolarekiko eta gizarteen garapenean eta kultur tradizioan emakumeek duten garrantziarekiko sentsibilizazio handia duen ilustratzaile baten begietatik ikusitako sorginen istorio laburra da.
Sustatzen diren balioak: Kultura-aniztasuna, arraza-aniztasuna, irudimena, sormena, herri sinesmenak eta historia ezagutzea.
Bilduma: Izaki miragarrien entziklopedia. Zenbakia bilduman: 1.
Bildumako beste liburu bat: Maitagarriak.
Adina: 10 urtetik aurrera.


