"Izurde mutikoa"

  • "Izurde mutikoa"

Izurde batzuek itsasoan galdutako ume bat salbatzen dute, eta familiako beste bat balitz bezala hezten dute. Poz-pozik bizi dira olatu azpian, harik eta munstro zital batek urpeko mundua bereganatzen duen arte. Umetxoa lehorrera erbesteratzen dute, eta bertan bihotz oneko Murvarid kapitainak hartzen du etxean. Kapitainaren eta bere lagun mina eta ia anaia den Elur-bola izurdearen laguntzaz, mutikoak bere benetako jatorriaren misterioa argitzeko bidaia bati ekingo dio. Abentura zirraragarriak ditu bistan!

Fitxa

  • Jatorrizko izenburua: Dolphin Boy
  • Generoa: animazioa, abenturak, marrazki bizidunak, haurrentzako filma
  • Kalifikazioa: publiko guztientzat egokia
  • Zuzendaria: Mohammad Kheyrandish
  • Iraupena: 90 minutu
  • Herrialdea: Errusia
  • Musika: Behzad Abdi
  • Arte zuzendaria: Mehdi Farsi
  • Argiztapena: Saied Garmabdari
  • Zuzendari teknikoa: Mostafa Ari
  • Ekoizpena: Sky Frame

Izurde mutikoa filmaren estreinaldiari buruzko albistea, hemen.

Zineuskadi

Laburrean

  • Egileak Mohammad Kheyrandish
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2022
  • LizentziaCopyright