"Caterina"
Sienako Santa Caterina: Italiako eta Europako zaindari. Vatikanoko Elizak doktore gisa ezagutzen du, nahiz eta berak ez zuen inoiz jakin irakurtzen ezta idazten ere. Santa Caterinak ekarri zuen Avinoitik Vatikanora Papa Gregorio XII.
Sei urte besterik ez zituela ikusi zuen Caterinak Jesus Sienako San Domenikar Basilikan, eta berehala maitemindu zen. Geroztik, Erdi Aroko ohituren eta bere familiaren insposizioei aurre eginez, Jesusekin ezkondua zegoela baieztatu zuen txikiak. Urteak igaro ahala, pesteko gaixoei laguntzen hasi zen, baita estasiak eta mirariak egiten ere: bazuen zeruarekin kontaktu espiritual bitxia. Horregatik, Caterinaren fama zabaltzen hasi zen Italia osoan. Neskak 18 urte zituela epaitua izan zen. Sienatik Florenziara eraman zuten, ea sorgina ala jainkotiarra zen erabakitzeko. Izan ere, Vatikano inguruan Caterinaren ekintzak deigarriak egin zitzaizkien.
Beraz, erlijiozale aitortu zuten Caterina, Santa Brigida hil baitzen momentu horretan (eta denok dakigu Santu bat agertzeko edozein momentu dela aproposa). Caterina produktu bihurtu zuten, bere arimarekin komerzializatu eta heriotzara bultzatu zuten 33 urte zituela. Zirko mistiko krudel honek ume inozente batekin akabatu zuen, Jainkoaren eta diruaren izenean.
Eta show bati buruz hitz egiteko, zergatik ez show bat? Caterina antzezlana 4 aktorek osatzen dute. Burua eta gorputza interpretazioaren menpe,showaren menpe, zuzendariaren menpe, publikoaren menpe. Aktoreak beren askatasuna merkantilizatzen ari al dira? Ba al dute beste aukerarik?
Antzezlana hastera doa...

