"Bi burrundara"

  • "Bi burrundara"

2021eko udazkenean grabatutako inprobisazio saioa, Berastegiko Sagastiberri baserrian.

Erosi Bi burrundara diskoa:

https://burrundaria.bandcamp.com
https://baliodute.eus
https://baliodute.bandcamp.com

Elena Ramirez: pianoa
Unai Pelayo: gitarra
Andoni Olaetxea: gitarra eta nahasketak

Landa soinuak: soinumapa.net

Azkarateko Mamia estudioan Jonan Ordorikak masterizatua.

Azaleko litografia: Iñaki Rifaterra rifaterra.com

"Turrunak jo du behin, burrundaria. Errepika bat, burrundara bi. Turrunak barrunbea astindu dizu, isiltasuna hautsi du. Zerk jotzen dizu barruan behin eta berriz? Zein bukle errepikatzen da eta zeini esaten diozu 'Geldi hadi hor'? Zeini utzi oihartzunak itzul dezan?

Turrunak horrela jotzen duenean jendeak ihes egiten du korrika. Korrika karriketan zehar, harritxintxarra oinetan eta arnas estua eztarrian, itogarria. Hondartza luzean korrika, zerbaiti, norbaiti, norbere buruari ihes. Beldurra eta gosea, hori da duten ondare bakarra, memoriaren zama daramate bizkar gainean. Arrastoa errepikatzen bada ere itsasoa zabala da eta aparrak estaltzen du pertsonen iragana.

Turrunak jo du eta urrun entzuten da. Babeslekua bilatu du jendeak bizitzaren simulakro honetan. Inprobisatzen ari zarelakoan buklea zara, errutina besterik ez".

Aiert Ordoñez Adarraga

Piezak

1. Lehena bi (05:43)
2. Makur (04:59)
3. Kolpez (04:02)
4. Alde bi (01:14)
5. Eskarnio (01:13)
6. Lodi (07:24)
7. Amaltea (05:20)
8. Azkena bi (03:50)

Burrundaria

Laburrean

  • Egileak Burrundaria
  • DiskoetxeaBalio dute
  • Zenbatekoa10,00 € (CD) / 9,00 € (digitala)
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Argitalpen-urtea2022
  • LizentziaCopyright