"Behi jasa"

  • "Behi jasa"

Fernando eta Margarita elkarrekin bizi dira. "Behi jasa" datorrela esatea "Maite zaitut" esatearen tankerako keinu bilakatu da beraien harremanean. Behi jasa antzezlanak genero indarkeria eguneroko ogia den etxe batean sarrarazten gaitu.

Etxe hau ez litzaiguke hain arrotza, urrunekoa edo ezezaguna iruditu beharko. Hori bai, etxe horretan sumatzen den sentimentu ilun horri maitasun deitzea ankerkeria ikaragarria litzateke; eta horixe da haun justu hain arrotza, urrunekoa edo ezezaguna ez zaigun Margaritaren eta Fernandoren etxe horretan aurkituko duguna: bere emazteari "Maite zaitut"-ik ankerrena esaten dion gizon bat.

Tratu txarren gaia poesiaren bidez eta antzerki absurdoaren ukituarekin lantzen duen testu harrigarri honi genero indarkeriaren aurkako zigilua eman zion 2017an Espainiako Gobernuko Berdinatsun Ministerioak.

Fitxa

  • Sortze lana: Boga-Boga
  • Zuzendaria: Marina Suárez Ortiz de Zarate
  • Dramaturgia: Carlos Be
  • Aktoreak: Adriana Salvo, Iñigo Aranbarri, Laura Penagos
  • Aholkularitza eszenografikoa: Goizeder Izko
  • Jantziak: Aiora Ganuza
  • Argiztapena eta soinua: David Bernués (Acrónica Producciones)
  • Aholkularitza artistikoa: Olatz Gorotxategi
  • Irudi grafikoa: Sandra Vallejo
  • Iraupena: 90 minutu

 


Laburrean