"Argi izpiak"

  • "Argi izpiak"

Hala du izena Aitor Rubioren disko berriak.

Bederatzi abesti euzkaraz, lasai dastatzeko. Berak egindako ekoizpenak eta moldaketak.

"Edertasuna bilatu dut nire abestietan. Nire aurre egiteko modua izan da".

Aitor edertasunaren bila joan da, bederatzi itxaropen izpi ezkainiz, guztiz gomendagarriak.

"Errezena, lau garrasi hosti txarrarekin emandakoak grabatzea izango zen, baina momentu honetan benetan entzun nahi nuena egin dut".

Musikari autodidakta batek egindako album terapeutikoa, positiboa, batzuetan lasaigarria, eta kalitate eztabaidaezina duena. Abesti guztien musika eta letra konposatu du Aitorrek.

Gainera diskoan agertzen diren instrumentu guztiak* berak grabatu ditu ere.

Edizioa, nahasketa eta masterizazioa ere egin ditu berak, baita diskoaren azala eta barne diseinua ere.

*Josu Zabalaren (Hertzainak) lankidetzarekin. Josuk akordioa grabatu du bi abestitan, "Argi izpia" eta "Bero bihotzean".

"Beste begirada batera gonbidatzen duen diskoa da".

Disko zoragarria, bere semea Izeiri eskainia. Benetako abestiak, arima eta sentimenduz egindakoak eta kalitate tekniko handiarekin. Argi izpiak modu lasaian entzutea merezi duen diskoa da.

Jarraitu diskoko argibideak Aitor Rubiorekin esperientzia bikainaz gozatzeko.

Argibideak:

1. Kristalezko kopa hartu.
2. Bota barruan daukazun ardo onena.
3. Argi izpiak ipini topatu ahal duzun ekipo onenean.
4. Disfrutatu!

Abestiak

1. Heldu nazazu (3:41)
2. Argi izpia (3:16)
3. Beldur gabe (4:26)
4. Izarren musuak (4:31)
5. I don't know why (3:27)
6. Izar gabe (3:28)
7. Bedarraren artean (3:34)
8. Aldatzen (4:59)
9. Bero bihotzean (2:26)

Aitor Rubio

Laburrean

  • Egileak Aitor Rubio
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2022
  • LizentziaCopyright