Hiru emakume: Elena, Susana eta Marta. Ezkondua, dibortziatua eta ama izateko adinaren mugan dagoen ezkongabea. Hirurak bikote-arazoekin edo bikotekiderik gabe.
Gimnasioetan, edertasun-aretoetan, azken orduko diskoteketan eta Greyren 50 itzal behin baino gehiagotan irakurri ondoren, ondo pasatzea erabaki dute hiruretan zakarrena den Elenaren etxean Tupper-Sex saio bat antolatuz.
Erakusketa barregarri horretan, emakume bakoitzaren gatazkak eta gorabeherak ikusiko ditugu. Izan ere, azkenean, bizitzan bezala, ezer ez da dirudiena.
Fitxa
- Egilea: Talde lana
- Zuzendaria: Kepa Gallego
- Aktoreak: Inés Gómez, Visi Martinez, Marina Merino, Rosa Quintana
- Soinua: Carmen Elordui
- Argiak: Rafael Romero
- Konpainia: Luna Llena


