"Olaeta: Mende bat dantzan - Un siglo en danza"

  • "Olaeta: Mende bat dantzan - Un siglo en danza"

Dokumental musikal honen hasieran, Segundo de Olaetaren historia aurkezten zaigu: musikaria eta euskal folklorean aditua, asmo hartu zuen euskal dantzak ikertzea eta ballet bat sustatzea haietatik abiatuta. Errepublika garaian, ELAI-ALAI taldea sortu, eta asmo horri lotu zitzaion, baina Gerra Zibilak eta Gernikako bonbardaketak (bere familiak bertatik bertara pairatua) eten egin zioten hasitako bidea. Erbestera halabeharrez jo, eta Frantzian jarraitu zioten bideari, arrakastatsu. Gerra bukatuta, herrira itzuli, eta, balletaz gainera, Olaeta Akademia inauguratu zuen, bere seme-alaba Víctor, Lourdes, Javier, Lide eta Miren Tererekin elkarlanean. Urtez urte, ospe handia bereganatu zuen akademiak –are Estatu Batuetan birak egiteraino–, baina, Víctor hiltzean, itxi egin behar izan zuten. Haren espirituak, baina, bizirik dirau.

  • Zuzendaria: Pedro Olea
  • Gidoigilea: Alberto López Echevarrieta

Laburrean

  • Egileak Pedro Olea
  • HizkuntzaElebiduna
  • Estreinaldi-urtea2021
  • LizentziaCopyright