"Naon tokin"

  • "Naon tokin"

Dejabu Panpin Laborategiaren azken proposamena narratiba eszeniko berrien bilaketan sakontzeko nahi batetik abiatzen da, ikusleak arte eszenikoak modu berri batean bizitzeko artefaktu bat sortzeko gogotik. Eszena formatuaren poetika eta abstrakzio gaitasunean sakontzeko desiotik.

Ezohiko antzerki proposamen honek, site specifik moduan, ikuslea dramaturgiaren erdigunean kokatzen du, esperientzia murgiltzaile batean. Atrakzio sentikorra da NAON TOKIN. Interbenitutako eraikin publiko batean zehar ikusleak egingo duen bidaia bat. Atrakzio parke tradizionalen bertsio gaurkotua.

Talde txikitan egingo du bidaia ikusleak oinez, ordu betez eraikinean zehar. Jolas baten moduan, komunitateaz eta norbanakoaz ausnartzera gonbidatzen du lanak. Zentzumenei eta sentsazioei harreta berezia jarriz. Gorputzak paisaia emozional ezberdinetan kokatzera gonbidatuz. Arte ezenikoaren eta arte plastikoen arteko mugan kokatzen da NAON TOKIN

Ez da antzezlan bat, ez eta arte instalazio bat ere. Bien arteko talkatik jaiotako esperientzia da.

Proposamen artistikoaren gakoak dira zeharka daitezkeen espazio eszenografikoak (testurak, metarialak, argiak, usainak), bereziki diseinatutako musika banda, instalazioak eta eskala ezberdinetan eraikitako maketa eta panpinak.

Lan prozesuan disziplina ezberdineko artistak aritu dira lanean: Ainara Gurrutxaga (dramaturgoa, antzezlea), Miren Alcalá (dramaturgoa, antzezlea), Urko Redondo (dramaturgoa, antzezlea), Arrate Rodriguez (ilustratzailea, diseinatzailea), Carlos Ndungmandum (disenatzailea), Anuska Peñalba (bideo sortzailea) eta Ander Mujika (musika sortzailea). Ikerketa eta praktika artistiko garaikidea ulertzeko forman bat egiten duten artistak denak.

Fitxa

  • Zuzendaritza artistikoa: Ainara Gurrutxaga, Miren Alcalá, Urko Redondo, Arrate Rodriguez, Carlos Ndumgmandun
  • Soinu espazioa: Ander Mujika
  • Antzezlea: Imanol Espinazo
  • Bideoa: Anuska Ariztimuño
  • Argien diseinua: Dejabu, Miriam Ubanet (LOVEO), Ana de Graca (LOVEO)
  • Elektronika: Javi Rodriguez
  • Lan grafikoa: Rodriguez & Ndunmandun
  • Laguntzailea: David Espinosa
  • Ekoizpena: Dejabu Konpainia, Errenteriako Udala
  • Banaketa: Artedrama (Irantzu Azpeitia)

Laburrean