"Maitemintzen al dira loreak?"
Bilduma: Perrexiltxoren lorategia. Zenbakia bilduman: 2.
Adina: 5 urtetik aurrera.
Gaia: Kontzeptuak haurrei egokituta azaltzea, besteak beste polinizazioa.
Girotzea: Protagonistaren amonaren lorategia.
Bildumaren laburpena: Perrexil jakin-min handiko umea da; biziki gogoko du Amona Azenariorekin egotea. Berarekin naturaren sekretuak ezagutzen ditu, esaterako, loreak nola polinizatzen diren.
Liburuaren laburpena: Goiz batean, Perrexilek leihoa ireki eta dena hori koloreko elur arraro batez estalita dagoela ikusi du. Amona Azenariok azaldu dio hori loreen maitasun hautsa dela, alegia, polena. Perrexilek, beraz, amonaren eskutik, erleek eta haizeak polinizazioan zer eginkizun duten ezagutu du.
Nabarmentzeko alderdiak:
- Bilduma hau natura maitatzeko eta haren sekretu guztiak ezagutzeko da.
- Tonu atsegina erabiltzen du, eta naturari buruzko informazioa erakusten du.
- Kolore epeldun ilustrazioak; alderdi kutuna erakutsi eta amonaren eta bilobaren arteko istorioa sendotzen dute.
- Letra larria erabiltzen da, lehen irakurleei laguntzeko.
- Hiztegia nabarmenduta du, hobeto ulertzeko.
- Amaieran orrialde bikoitza du azalpenekin; hartan, liburuan aztertutako zientzia-informazioa batu eta luze eta zabalago aurkezten da.
Gaikako kategoria: Ekologia / Ingurumena.
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren zaintza | Jakiteko nahia, ezagutza.


