"Konstelazioa"

  • "Konstelazioa"

Kerobiaren 20 urteak ospatzeko, binilo bikoitza argitaratu du taldeak, edizio mugatuan.

Kerobiak irudi batzuk konpartitu zituen, unibertso batzuk, musika. Eta zuetako bakoitzak imajinatu zuen bere planeta, bere izarra eta bere pertsonaia. Eta ohartu ez arren, Kerobiaren zeruan izar asko piztu ziren, unibertsoak, supernobak, planetak hondartuak eta ontziak... Orain misio berri bat dago, guztion artean egiteko (beti gorroto izan zituzten liderrak). Orain argi puntu horiek guztiak batzea da taldearen nahia. Konstelazio berria abian da. Marrazten lagunduko diezue?

1. biniloa - Konstelazioa

Lan hau Kerobiaren kanta batzuez osatuta dago. Hauek hautatu dituzte, gehien entzuten dituzuenak dira-eta. Edo agian grabatu eta jotzeko momentuan gehien eragin dietenak direlako.

2. biniloa - Hondakinak - Descartes - Escombraries

Kerobiaren nahia ez da errekopilazio soil bat egitea; horregatik, argitaratu gabeko kanta sorta bat ere eskaini nahi dute. Jaio ziren bezala, grabatu zituzten bezala, erdi egiteke; erdi bidean eta zuzenean jotako bi kanta enblematiko aurkituko dituzue.

Maite Gurrutxagak Kerobiarentzat egindako diseinu berri eta misteriotsu honetan aurkitu daiteke konstelazioa bihotzean, kometa inguruan biraka, sumendiak hiri setiatua irensten, pertsonaia ihes, planeta biraka, eta harek sortutako mareak itsasoan, naufragoak, bidaiariak... Begiratu arretaz!

Taldearen ondoan egon dira, baita, ere, Aitor Ariño (Lorentzo Records) nahasketa eta masterizazio berriekin eta GOR diskoetxeko lagunak. Kerobiak eskerrak eman nahi dizkie Jon Maia eta Iñigo Astiz lagunei ere, ideien munduan taldearekin murgiltzeagatik.

ADI! Binilo bikoitz hau edizio mugatua da. Diskoa, produkzioa eta denda sistema taldeak berak egin eta kudeatzen du.

Horregatik, uda arte egongo da aktibatuta denda, eta eskaeren bi bidalketa handi egingo dituzte: maiatzaren hasieran eta ekainaren hasieran. Diskoarekin batera kantak mp3an helaraziko dizkizuete.

Kerobia

Laburrean

  • Egileak Kerobia
  • Zenbatekoa30,00 €
  • FormatuaBinilo bikoitza
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2021
  • LizentziaCopyright