"Ispiluaren aurrean"

  • "Ispiluaren aurrean"

Nomada (2019) plazaratu ondoren, Afrika Bibang bueltan da Ispiluaren aurrean EP berriarekin. Kantariak leial eutsi die Soul eta R&B estiloei, eta soinuen paleta zabala erakusten du diskoan. Motown estilo klasikoko zertzeladak eta Neo Soul erritmoko notak uztartzen ditu, eta R&B kutsuko kanta bat ere badago. Diskoa biribiltzeko, 80ko hamarkadako Soul kutsua duen "Emakumeak" abestia, emakumeen ahalduntzearen eta aniztasunaren aldeko aldarria.

  • EKOIZPENA: Israel Monzoncillo AKA Rock Lee & Afrika Bibang.
  • GRABAKETA: Huracan 29 Studios (Bilbo).
  • NAHASKETA eta MASTERIZAZIOA: QM Studio (Brighton, Erresuma Batua).

EP berria hainbat plataformatan entzun daiteke: Apple MusicAmazon Music eta Spotify-n, besteak beste.

Abestiak

1. Ispiluaren aurrean (3:37)
2. Alone on my own (3:15)
3. Emakumeak (3:20) -bideoklipa-
4. Kristalezko kabian (3:40)

Afrika Bibang

Laburrean

  • Egileak Afrika Bibang
  • DiskoetxeaHuracan Records
  • HizkuntzaElebiduna
  • Argitalpen-urtea2021
  • LizentziaCopyright