"Gerardo Lizarraga. Artista en el exilio / Artista erbestean"
Gerardo Lizarraga margolari nafarraren bizitzari eta obrari buruzko argitalpena. Madrilen eta Parisen ibili ondoren, Bartzelonara joan zen, eta errepublikaren kausarekin konprometitu zen, armada matxinatuaren garaipena arte. Frantziara igaro zen, eta Argeles-sur-Mer eta Agdeko kontzentrazio-esparruetan egon zen, non karikaturen bilduma bat egin zuen lehenik eta inspirazio surrealistako marrazkiak ondoren, egilearen beraren iritziz, bere obraren gauzarik garrantzitsuena eta sakonena osatzen dutenak. Mexikora joatea lortu zuen, eta han ezarri zen eta harremanetan egon zen arte eta kultur zirkuluekin.
Argitalpen hau Memoriaren Nafarroako Institutuak eta Nafarroako Museoak antolatutako Gerardo Lizarraga. Artista erbestean erakusketaren muinean jaio da. Bertan parte hartzen dute Erretiradan, Frantziako kontzentrazio-esparruetan, esparruetako esperientzia kulturalean, erbestealdi errepublikarrean, erbestealdi kulturalean eta erbesteko ondarearen itzuleran adituak direnek, bai eta Gerardo Lizarragaren bizitzaren eta lan polifazetikoaren aztertzaileek ere.
Erosi Gerardo Lizarraga. Artista en el exilio / Artista erbestean liburua
Laburrean
- Egileak Batzuen artean
- ArgitaletxeaNafarroako Gobernua
- Zenbatekoa15,00 €
- HizkuntzaElebietan
- Orri-kopurua290
- Argitalpen-urtea2021
- ISBN978-84-235-3577-4


