"Ezusteko bidaiariak"
Ezusteko bidaiariak diskoa Unai Pelayoren ekimenez sortutako proiektua da. Lehenago ere Unai eta biok poesia emaldi musikatuak eskainitakoak ginen hainbat aldiz, Donostiako Egia auzoan zein UPV/EHUko Gipuzkoako liburutegi nagusian.
2020ko pandemiaren okerrenean egindako emanaldi horietako baten ostean, Unaik poesia errezitatua grabatzeko aukera aipatu zidan, eta biziki ideia interesgarria iruditu zitzaidan. Egiako Tolareko garaje batean egon ginen hilabete batzuez testu hauen irakurraldia prestatzen, doinuak eta soinuak aukeratzen, probak sortzen eta askotan baztertzen... beti ere Unairen sen musikalaren argipean.
Maila pertsonalean, aldez aurretik inoiz egin gabeko lana nuen honelakoa; idatzi bai, eta zerbait argitaratu, umetatik pianoa jo ere, baina musikari profesional batekin elkarlanean grabatu, inoiz ez. Asko ikasi dut, eta maiz txundituta bizi izan dut esperientzia osoa, nire ahotsa eta hari atxikitako akordeek sortutako giroan. Zuek ere gaudituko duzuelakoan kaleratu dugu diskoa.
Jose Mari Zendoia Sainz, Donostian, 2021eko irailean
Poemak, ahotsa eta irudiak: Jose Mari Zendoia Sainz
Musika eta grabaketa: Unai Pelayo
Nahasketak: Andoni Olaetxea
Masterizazioa: Jonan Ordorika
Erosi Ezusteko bidaiariak diskoa:
Edukia
Irakurritako olerkien artean daude, alde batetik, 2019-20 urteetan sortutako poema batzuk, eta bestalde, Ezusteko Argonautak poemariotik hartu ditugun lehen eta hamabigarren atalak, bai batzuk eta bai besteak Amuitz orri honetan aurki daitezkeenak.
(Sarrera)
Gaueko hiria zen
Hainbeste galdu genuen
Jainko hilezkorrak
(Interludio)
Barne mundu ezkutua
Denboraren tunelean
Labana gurituaren ezina
Harri, lore, aire
Orduak
Ezusteko argonautak: Bidea
Ezusteko argonautak: Zoriona
Laburrean
- Egileak Jose Mari Zendoia Sainz, Unai Pelayo
- DiskoetxeaBalio dute
- Zenbatekoa10,00 € (CD) / 8,00 € (disko digitala)
- FormatuaCD / MP3
- HizkuntzaEuskara
- Argitalpen-urtea2021
- LizentziaCopyright
- Info Gehiago


