"Érase una vez en Euskadi"

  • "Érase una vez en Euskadi"

Euskadi 1985. Ikasturtea amaitu da, eta azkenean iritsi dira opor maiteak. Marcosek eta bere hiru lagunek, José Antoniok, Paquitok eta Tonik, uda noiz iritsiko irrikaz daude, uda oparoa, batez ere, hamabi urterekin apenas axola duelako non, noiz eta nola. Bizitzak utzi dien labirintoan barrena ibiliko dira, Euskadi zahar, borrokalari eta nahasi batean. Grafitiz beteta dauden eta gomazko pilotek eta askatasun-ametsek bertan errebotatzen duten hormez osatutako eta kooperatibetan aurrefabrikatutako zeru gris batez estalitako labirintoan barrena, non heriotzak eta bizitzak jada ez duten harreman formalik. 

Fitxa

  • Zuzendaria: Manu Gómez
  • Gidoia: Manu Gómez
  • Ekoizpena: Érase una vez mi cuadrilla la película A.I.E., La Canica Films
  • Salmentak: Film Factory
  • Banaketa: eOne Films Spain
  • Argazkia: Javier Salmones
  • Muntaketa: Ángel Hernández Zoido
  • Musika: Aránzazu Calleja
  • Soinua: Diana Sagrista, Pelayo Gutiérrez, Alberto Ovejero
  • Aktoreak: Asier Flores, Aitor Calderón, Hugo García, Miguel Rivera, Luis Callejo, Marian Álvarez, Vicente Vergara, Pilar Gómez, Vicente Romero, María Isasi, María Alfonsa Rosso, Arón Piper, Yon González, Josean Bengoetxea, Martxelo Rubio, Ruth Díaz
  • Formatua: DCP Following DCI
  • Iraupena: 100 minutu

Trailerra

Zuzendaria

Manu Gómez (Arrasate, Gipuzkoa (1973) irudi eta soinuan lizentziaduna da eta goi-mailako zinema-ikasketak egin ditu. Bere jarduera profesionala irakaskuntzarekin uztartzen du, Madrilgo Zinema Institutuan irakasle gisa baitihardu. 2000n zuzendu zuen bere lehen film laburra, Hilarri, eta Euskal Zinemaren Sari Nagusia irabazi zuen Bilboko Film Laburren eta Zinema Dokumentalaren Jaialdian. Ondoren, Das Kind (2013) –nazioarteko berrogeita hamar sari baino gehiago lortu zituena– eta Nur y Abir (2020) –Huescako jaialdiaren Publikoaren Saria irabazi zuena– zuzendu zituen. Sei Hermanas, Derecho a soñar eta Néboa telesailen zuzendaria ere izan da. Érase una vez en Euskadi da bere lehen film luzea.


Laburrean

  • Egileak Manu Gómez
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2021
  • LizentziaCopyright