"Basaide"

  • "Basaide"
    Argazkia: Sarah Witt

Gaur egungo egoeratik ihes egin nahi dut, hegan egin nahi dut, aske izan. Xiberoko mendietan, Arbailetan bereziki, arbasoek basa munduari lotuta abesten zituzten kantuak dira Basa Ahaideak. Hitzik gabeko kantu horiek hegaztien hegaldia edota gizakiari naturak sortzen dion harridura adierazten dute. Bertako artzainek paraje horien aurrean zuten askatasuna/askatasunik eza, naturaren handitasuna, hegan egiteko nahia isaldatu nahi izan dut Bilaka Kolektiboarentzat sortutako pieza honetan.

Dantza pieza hau Basa Ahaide kantuen berrinterpretazio bat dela esan daiteke, artzain horiek hilabete luzez Arbailetan bizitakoaren interpretazio bat, hegaztien hegaldi zirkularra onarritzat hartuta. Hilabete luzez, zibilizaziotik urrun egoten ziren artzain horiei egin nahi izan diodan omenaldi txikia. Hegazti horiei edota haien hegaldiei abestutako kantuak dira? Edota hilabete luzeetako bakardadetik ihesi, hegan ateratzeko saiakerak dira?

Fitxa

  • Koreografia: Eneko Gil
  • Musika: Paula Olaz
  • Dantzariak: Arthur Barat, Zibel Damestoy, Ioritz Galarraga Capdequi, Oihan Indart Salbide, Aimar Odriozola
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Ekoizlea: Marion Morin
  • Produkzioa: Bilaka Kolektiboa
  • Koprodukzioa: Baionako Hiria, Euskal Hirigune Elkargoa, Malandain Ballet Biarritz - Koreografia Zentro Nazionala, Euskal Kultur Erakundea, Akitaniako Eskualdea, Pyrénées Atlantiques Departamentua, Oldeak - Baionako Plataforma Koreografikoa
  • Egonaldi harrera: Théâtre de Gascogne, Mont-de-Marsan, Hego Akitaniako Eszena Nazionala, Apollo gela Bokale, Théâtre de la Nature, Arrangoitze
  • Ikusgarri mota: Karrikarako ikusgarria
  • Iraupena: 30 minutu

Bilaka Kolektiboa

Baionan kokatua, Bilaka artista kolektibo talde bat da. Euskal musika eta dantza herrikoiak gaurkoan aktibatu nahian dabilena.

Bere lana bi ardatzetan garatzen da:

  • Idazkera berriko ikusgarrien sorkuntza, Euskal ondare immateriala oinarritzat hartuz.
  • Euskal kulturaren praktika bizia eta lotura soziala bultzatzeko hitzordu berri batzuen sortzea, dantzaldi eta hitzordu herrikoien inguruan.

Laburrean

  • Egileak Bilaka Kolektiboa
  • KonpainiaBilaka Kolektiboa
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2021