"StarDog & TurboCat"
Bi heroiren istorioa kontatzen du filmak: Buddy, zakur leiala, eta Felix, katu ongilea. Buddy espaziora bidali zuen zientzialari batek, eta, arazo baten ondoren, superheroi bihurtu zen. 50 urtez espazio-ontzian harrapatuta egon ondoren, 2019an, ezagutzen zuenaren oso bestelako mundu batean lurreratu da. Aldaketa garrantzitsuenetako bat da herritarrek animaliak gorroto dituztela, eta, beraz, abentura-lagun bat aurkitu beharko du. Jabearen bila ari dela, Felix topatuko du, eta berarekin abentura handiak biziko ditu.
Fitxa
- Estreinaldi urtea: 2019 (euskaraz: 2020)
- Zuzendaria eta gidoigilea: Ben Smith
- Musika: Heather Fenoughty
- Ekoizpena: Head Gear Films, Metrol Technology, Red Star 3D, Particular Crowd
- Herrialdea: Erresuma Batua
- Generoa: Animazioa. Abenturak. Haurrentzako filma
- Kalifikazioa: Publiko guztientzat egokia
- Iraupena: 90 minutu





